Tekniker

“Zer eta nola ekoiztuko da 2025ean?” jardunaldia. 2019ko edizioa

Data30-05-2019 - 30-05-2019 Data

IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)

jardunaldia, fabrikazio aurreratua, manufacturing, fabrikazioa, mekanizazioa

Azken deialdien arrakasta ikusita, IMHEk “Zer eta nola ekoiztuko da 2025ean?” jardunaldi teknikoen edizio berria antolatu du 2019an. Oraingo honetan, maiatzaren 30ean izango dira, IK4-TEKNIKERen instalazioetan (Eibar). Hala, zentro teknologikoaren beraren, IK4-IDEKOren eta ACORDEren laguntzarekin egingo dira, eta honako hauen babesarekin: NSK, SCHUNK, STÄUBLI, STRATASYS eta VARGUS.

Jardunaldian, besteak beste, ekoizteko teknologia eta estrategiei, robotikari, akatsik gabeko fabrikazioari, smart giroetako talentuaren kudeaketari eta joerei buruz hitz egingo da. Zehazki, honako hauek izango dira gaiak:

  • Zero akats, makinen ikuspuntutik, makinen kalitatea eta erabilgarritasuna, batetik, eta makinen zehaztasun-maila eta mantentze-lanen plangintza, bestetik, hobetze aldera. (Akatsik gabeko fabrikazioa edo ZDM, Sentsorika aurreratua OEE hobetzeko, Fingerprint metodologia eta Makinetan integratutako multilaterazioa).
  • Fabrikaziorako robotika, robotikako aplikazioak erakusteko, bai eta fabrikazioan egiten duten ekarpena ere, karga eta deskarga lanak baino gehiago (bin picking soluzioak eta robotak prozesuetan integratzea).
  • Laser for Manufacturing, laserraren erabilerak erakusteko, hala nola, bizar-kentzea, zulaketak, mikrozulaketak, gainazaleko tratamenduak, mozketak edo fabrikazio gehigarria (Laser for Manufacturing Lab).
  • Machining for Manufacturing, fabrikazioari lotuta digitalizazioan egindako aurrerapenak partekatzeko (azken joerak, garapenak eta teknologiak honako hauen inguruan: bost ardatzeko mekanizazioa, pieza handien mekanizazioa, prozesuak eta estrategiak, multitask makinak, tresnen bilakaera, erremintak eta abar.).
  • Fabrikazioko joerak, fabrikazioaren arloko (prozesuak eta merkatuak) azoka eta kongresu nagusietan aurkeztutako azken nobedadeak aztertzeko.
  • Talentuaren kudeaketa smart inguruetan, enpresak gai izan daitezen estrategiak diseinatzeko eta aplikatzeko, eta, horiei esker, talentua duten profesionalak erakartzeko, garatzeko eta fidel egiteko.

Hartzaileak

Jardunaldia mekanizatzaileei eta fabrikazio-prozesuak dituzten enpresei zuzenduta dago.

Baldintzak

  • Tokia: IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)
  • Eguna: 2019/05/30
  • Prezioa: 100 € (+ BEZ). 1. tokia doan IMHEko harpidedunentzat.
  • Iraupena: 9:00etatik 18:00etara.

Izen-ematea

Toki mugatuak. Tokia erreserbatzeko, bete formularioa, 94 448 71 10 telefonora deituta edo posta elektroniko bidez: info@izaro.com

Informazio gehiagorako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu