Plasma bidezko elektrooxidazio-teknologiaren bidez garatutako estaldura aurreratuak

Data05-05-2021 - 05-05-2021 Data

Linean | 15:00etatik - 15:30era | 30 minutu

Tekniker Sharing Events, web-mintegia, estaldurak, PEO

Patricia Fernández
Tribologia Unitateko ikertzailea

Plasma bidezko elektrooxidazioa (PEO, ingelesezko siglen arabera) prozesu elektrokimiko bat da. Prozesu horren bidez, oxido zeramikozko estaldurak sortzen dira substratu metaliko baten gainean.

PEO teknologiaren bidez gehien tratatzen diren materialak aluminioa, titanioa eta magnesioa dira, bai eta horien aleazioak ere. Hala ere, gaur egun, PEO estalduren aplikazioa zirkonio-, tantalio- eta altzairu-aleazioetara ere zabaltzen ari da.

Honako hauek dira PEO estaldurek tratatutako materialei ematen dizkieten propietate nagusiak: higadurarekiko erresistentzia, korrosioarekiko erresistentzia, tenperaturarekiko erresistentzia, erresistentzia dielektrikoa, gaitasun biozida, etab.

Propietateen moldakortasunaren eta aukera zabalaren ondorioz, PEO estaldurek aplikazio ugari dituzte. PEO teknologia aplika daitekeen industria-sektoreen aukera zabala eta askotarikoa da, besteak beste: automozioa, aeronautika, biomedikuntza, elektronika, etab.

Izena eman hemen

Tekniker izango da izena ematean jakinarazten dizkiguzun datuen arduraduna; Logmein enpresaren (Kalifornia, AEB) GoToWebinar aplikazioaren bitartez kudeatuko dira, eta soilik helburu horrekin erabiliko dira, datuak babesteko akordio baten ezarritakoarekin bat; horren bitartez, datuen babesari buruzko Europako araudia (GDPR) betetzen dela ziurtatuko da.

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu