Tekniker

“Elementuak. Taula periodikoan duten tokia eta industrian duten aprobetxamendua. Hidrogenotik lur arraroetara” jardunaldia

Data04-12-2019 - 04-12-2019 Data

Zientzien Fakultateko areto nagusia. UPV/EHU (Leioa)

jardunaldia, taula periodikoa, urteurrena, zientziak

2019an, Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea ospatuko da, kimika modernoaren gurasotzat jotzen den Dimitri I. Mendelevec zientzialari errusiarrak elementu kimikoen taula periodikoa sortu zuela 150 urte igaro direla aitortze aldera.

Testuinguru horretan, eta 150. urteurrena ospatzeko, IK4-TEKNIKERek eta EHUk doako jardunaldi bat antolatu dute abenduaren 4rako, “Elementuak. Taula periodikoan duten tokia eta industrian duten aprobetxamendua. Hidrogenotik lur arraroetara” izenekoa, taula periodikoak eta elementuek askotariko aplikazioak garatzeko orduan duten garrantziaz aritzeko. 

Jardunaldia EHUren Zientzien Fakultateko areto nagusian egingo da, Leioan, eta ikasleei, ikertzaileei, irakasleei, eta zientzien alorreko profesionalei zuzenduta egongo da.

Jardunaldian, EHUko irakasleek eta IK4-TEKNIKEReko ikertzaileek hainbat ponentzia aurkeztuko dituzte, eta Pompeu Fabra Unibertsitatearen mendeko Bartzelonako Diseinu eta Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako irakasle bat etorriko da.

Baldintzak

  • Tokia: Zientzien Fakultateko areto nagusia. UPV/EHU (Leioa)
  • Eguna: 2019-12-04 
  • Prezioa: doako jardunaldia
  • Iraupena: 09:00etatik 13:30era

 

Dokumentuak

Informazio gehiagorako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu