BIEMH 2020. Makina-erremintaren Azoka

Data23-11-2020 - 27-11-2020 Data

Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo

BIEMH, makina-erreminta, azoka

Teknikerek parte hartuko du BIEMH azokaren (Makina-erremintaren Nazioarteko Biurteko Azokaren) hurrengo edizioan, erakusketari modura. Azoka 2020ko azaroaren 23tik 27ra bitartean egingo da, BECen (Bilbao Exhibition Centre-n), eta zentro teknologikoak makina-erremintarako fabrikazio aurreratuan egin dituen berritasunak aurkeztuko ditu. Zentro teknologikoaren standa 1. pabilioian egongo da, C18 korridorean.

Azokak Know/now the future terminoen alde egingo du 2020an, Makina-erremintaren Nazioarteko Biurteko Azokako enpresa erakusketariak ezaugarritzen dituzten denborari, ezagutzari eta berrikuntza-maila altuari dagokienez.

31. edizioa izango den honetan, enpresen fabrikazio-prozesuetan inpaktu handia duten teknologia ugari erakutsiko dira, eta fabrikatzaile, inportatzaile eta banatzaile nagusiak bilduko dira, mundu osoko bisitariei eta erosleei aurrerapen puntakoenak erakusteko.

Halaber, erakusketariek eta bisitariek parte-hartze aktiboa edukitzea sustatzen jarraituko du azokak, kontaktu komertzialei, sinergiei eta negozio-aukera bide emate aldera.

Azokak makina-erremintaren arloko munduko enpresa nagusiak biltzen dituenez, Europako azoka garrantzitsuenetako bat bihurtu da BIEMH bere espezialitatean.

Informazio gehiago izateko, sar zaitez BIEMH 2020 azokaren webgunera.

Informazio gehiagorako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu