Tekniker

"Osagai metalmekanikoen zerbitzuko hutsegiteen azterketa" ikastaroa

Data15-05-2019 - 15-05-2019 Data

IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)

ikastaroa, azterketa, zerbitzuko hutsegitea, osagai metalmekanikoak, tribologia

Materialen hautaketa egokiak zerbitzuan dauden makinen osagai mekanikoak behar bezala ibiltzea bermatzen du. Altzairua bezalako material metalikoak zati garrantzitsua dira makinen eta osagaien diseinuan eta fabrikazioan, propietate mekaniko onak (erresistentzia, gogortasuna...) eta eroankortasun elektriko nahiz beroaren eroankortasun onak baitauzkate. Gainera, kostu gutxiko materiala da, eta begirunetsua da ingurumenarekin.

Alabaina, zerbitzuaren askotariko baldintzen mende jarduten dute osagaiek (hala nola, atmosfera erasokorrak, ahalegin-maila eta mota ezberdinak edota tenperatura oso-oso baxuak eta oso-oso altuak), eta, beraz, osagai mekanikoetan erabiltzen diren altzairuek huts egiten dute zerbitzuan, era askotako kalteak eraginez.

Testuinguru honetan, "Osagai metalmekanikoen zerbitzuko hutsegiteen azterketa" izeneko ikastaroa antolatu du IK4-TEKNIKERek, osagai metalmekanikoen zerbitzuko hutsegiteak aztertzeko tresnaren gakoak ezagutarazteko.

Ikastaroan, osagai metalmekanikoen zerbitzuko hutsegiteen gaineko hipotesiak zehaztu ahal izateko oinarrizko kontzeptu teoriko eta praktikoak aztertuko dira, eta hausturak sailkatzen nahiz alderdi garrantzitsuenak interpretatzen ikasiko da. Halaber, hutsegite batean eragin dezaketen alderdiak, osagai baten zerbitzuko hutsegitea aztertzeko sistematika eta hutsegitearen analisia (benetako arazoak konpontzeko tresna gisa) jorratuko dira.

Maiatzaren 15ean emango da ikastaroa, zentro teknologikoak Eibarren dituen instalazioetan, eta bulego teknikoko langileei, kalitateko langileei, I+Gko langileei, mantentze-lanetako langileei eta ingeniariei zuzenduta dago.

Baldintzak

  • Lekua: IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)
  • Eguna: 2019/05/15
  • Prezioa: 300€ (BEZa barne). Prezioaren barruan, kafea eta dokumentazioa sartzen dira
  • Iraupena: 09:00etatik 13:30era.

Izen-ematea

Pack berezia: 500€ (BEZa barne) "Osagai metalmekanikoen zerbitzuko hutsegiteen azterketa" ikastaroan eta "Altzairuen tratamendu termikoak" ikastaroan izena emateagatik.

Hirugarren izen emate/inskripziotik aurrera %40ko beherapena.

Tokien kopurua mugatua denez, jasotzen diren ordenan onartuko dira inskripzioak.

Dokumentuak

Informazio gehiagorako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu