Tekniker

"Metrologia industriala eta kalibrazioa" ikastaroa

Data11-04-2019 - 11-04-2019 Data

IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)

ikastaroa, kalibrazioa, neurketa-ekipoak, metrologia, ziurgabetasuna

Izan zaitez aditua kalibrazio industrialeko eta neurketa-ekipoak kudeatzeko metodoetan.

IK4-TEKNIKERek "Metrologia industriala eta kalibrazioa" ikastaroa antolatu du. 2019eko apirilaren 11an izango da, IK4-TEKNIKERen instalazioetan.

Xedeak

  • Ezagutu enpresa bateko neurketa-ekipoen eta prozesuen multzoak modu eraginkorrean kudeatzea ahalbidetzen duten kontzeptuak.
  • Ezagutu UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180, ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak, neurketa-ekipoen kontrolari buruzkoak.
  • Ikas ezazu ekipoak kontrolatzeko plan eraginkor bat zehazten, ezartzen eta horri eusten, arau horien betekizunak betetzearekin bat.
  • Lor ezazu neurketa-ziurgabetasuna kalibratzeko eta kalkulatzeko tekniken inguruko ezagutza teorikoa eta praktikoa.
  • Ikas ezazu kontzeptu hauek behar bezala interpretatzen: tolerantzia, doitasuna, zehaztasuna, ziurgabetasuna eta onarpen-irizpidea, besteren artean.

Hartzaileak

Kalitate-kudeaketaren, fabrikazioaren eta bulego teknikoaren arduradunak, bai eta neurketa-ekipoak kontrolatzeko eta kalibratzeko edo neurketa-prozesuak egiteko arduradun teknikoak ere.

Baldintzak

  • Lekua: IK4-TEKNIKER, Eibar (Gipuzkoa)
  • Data: 2019/04/11
  • Prezioa: 350€ (BEZa barne). Prezioak barruan hartzen ditu bazkaria, kafea eta dokumentazioa
  • Iraupena: 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era

Izen-ematea

Hirugarren izen emate/inskripziotik aurrera %40ko beherapena.

Toki-kopurua mugatua denez, jasotzen diren ordena zorrotzean onartuko dira izen-emateak.

Egitaraua

Ikastaroaren edukia

1.- Zer da kalibrazioa, eta zergatik kalibratu behar dira neurketa-ekipoak

2.- UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180, ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak

3.- Neurrien diseminazioa eta trazabilitatea

  • Egiaztapen-erakundeak eta laborategi egiaztatuak

4.- Ziurgabetasuna eta horren kalkulua

  • Aurretiko definizioak (doitasuna-zehaztasuna-zuzentasuna-ziurgabetasuna, etabar.)
  • Ziurgabetasunerako kausak
  • Neurketa-ekipoen ziurgabetasuna kalkulatzea (ezar daitezkeen dokumentuak eta interpretazio praktikoa)

5.- Ekipoak onartzeko irizpideak

  • Tolerantziak, zehaztapenak eta ziurgabetasuna

6.- Hainbat ekiporen ziurgabetasunak kalibratzeko eta kalkulatzeko ariketa praktikoak

7.- Kalibrazio-egiaztagirien interpretazioa

Inskripzio orria

Dokumentuak

Informazio gehiagorako

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu