Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa

Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa

Produktibitate handiagoa eta kalitate hobeagoko piezak lortzeko mekanizazio-prozesua garatzea eta optimizatzea. Horretarako, hainbat ikuspegitatik heldu zaio prozesuari: erreminta, hozketa/lubrifikazioa, ebaketa-kondizioak, makina-erreminta, mekanizazio-estrategia eta materiala. Prozesua esperimentalki nahiz modelizazioaren eta simulazioaren bidez aztertu da.

Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa teknologia heldua da jada, baina industriaren etengabeko bilakaerak material berriak erabili beharra edo kalitate- eta ingurumen-eskakizun zorrotzagoak betetzea eskatzen du askotan. Erronka berri horiei aurre egiteko, TEKNIKER esperimentazioaz, modelizazioaz eta simulazioaz baliatzen da, eta, horiez gain, beste teknologia batzuk ere erabiltzen ditu, prozesua osatzeko edo hobetzeko.

Mekanizazio-prozesu hauek landu dira, besteak beste:

  • Mekanizazio ekologikoa (lehorra, MQL, aire hotza, fluido kriogenikoak: CO2-a eta nitrogeno likidoa)
  • Gogorreko mekanizazioa (altzairu gogortuak ~58HRc, metal gogorra…)
  • Material aeronautikoak (Inconel 718, Ti6Al4V, gTiAl…)
  • Sortze bidean diren materialak (Mg-a, hibridoak, ADIs, MMC…)
  • Prozesu lagunduak (ultrasoinuak, presio altuko hozgarria, laserra, hozgarri kriogenikoa...)
  • Lekuan bertan egiten den dimentsio-kontrola

Mekanizazioa optimizatzeko, prozesuko aldagaiak kontrolatu behar dira, eta jakin behar da zer karga jasaten dituen erremintak ebaketa-prozesuan. TEKNIKERek eskarmentu handia du mekanizazio-prozesua aztertzeko orduan hainbat monitorizazio-baliabide erabiltzen (hala nola indarren neurketa, potentzia-neurketa, bibrazioena, tenperaturarena, txirbil-sorrera, tresnaren higadura...).

Karakterizazio esperimentalaz gain, TEKNIKERek mekanizazioaren simulazio-eredu batzuk erabiltzen ditu, bereak nahiz komertzialak, eta, hala, lan-baldintzak, ebaketa-estrategiak edo ebaketa-erreminten diseinua hobetzea lortzen du. Prozesuaren simulazioaren bidez, aurrez ikus daitezke emaitzak, baliabide produktiboak martxan jarri aurretik, eta, horri esker, lan esperimentala asko murrizten da.

Sektore industrialak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu