Osasuna
Biomarkatzaileen identifikazioa eta kuantifikazioa
Ehunen ingeniaritza
Mikroinjekzio bidez fabrikatutako produktu sanitarioak
Telemedikuntza edo e-Osasuna
Osasun industriarako ekipamendua
Teknikerrek osasunaren sektorerako duen eskaintza arlo hauetan multzokatu daiteke:
BIOMARKATZAILEEN IDENTIFIKAZIOA ETA KUANTIFIKAZIOA
- Gailu erabilterraz eta merkeen garapena, anbulatorioan erabiltzeko. Sistema integratuak, neurketa-algoritmoak eta osasun-sektorearen ziurtapen-estandarrak eta premiak betetzen dituzten komunikazioak barne hartzen dituzten neurketa eta diagnostiko-gailu eramangarriak.
 
- Gorputzeko fluidoetan biomarkatzaileak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko gailuen garapena (biopsia likidoak), medikuntza pertsonalizaturako.
 
- Azkar eta kontzentrazio txikietan hautemateko gaitasuna, tresna txikiak eta nanoteknologiak erabiliz.
 
- Biomarkatzaile espezifikoak neurrira eta multiplexatuta hautemateko gaitasuna.
 
EHUNEN INGENIARITZA
- Gainazal biofuntzionalen garapena, zelula-terapiak garatzen dituzten enpresentzat eta horrelako gainazalak behar dituzten enpresentzat (hala nola, inplanteen fabrikatzaileentzat).
 
- Zelulaz kanpoko (scaffolds) matrizeen 2Dko eta 3Dko garapena, hainbat materialetan.
 
- Diseinu geometriko espezifikoa, zelulen bereizketari eta ugalketari laguntzeko.
 
- Gainazal biofuntzionaletarako estalduren edota ehunen garapena, osteointegrazioa azkartzeko edo bakterio-kontrako jarduera duten geruza biozidetarako.
 
MIKROINJEKZIO BIDEZ FABRIKATUTAKO PRODUKTU SANITARIOAK
- Produktu sanitarioen garapena, mikroinjekzio bidez fabrikatutako polimero biobateragarrien edota biodegradagarrien arloan.
 
- Prototipoen fabrikazioa, diseinu-faseari eta bideragarritasunari laguntzeko.
 
- Hutsuneak betetzea bermatzeko injekzioaren simulazioa.
 
- Moldeen diseinua, fabrikazioa eta doikuntza.
 
- Merkaturatu aurretiko aurreserieen fabrikazioa.
 
- Prozesuaren eta produktuaren monitorizazioa, "zero hutsegite" fabrikaziorako.
 
TELEMEDIKUNTZA EDO E-OSASUNA
- Telemedikuntza-sistemen garapena (osasunaren autokudeaketarako euskarria, telemonitorizazioa eta teleerrehabilitazioa, pazientearen premietara egokituta).
 
- Paziente kronikoarentzako edo adineko pazientearentzako sistemen garapena, gaixotasunaren autokudeaketan inplikatzea ahalbidetzeari begira. Garapen horiek, besteak beste, honelako alderdiak estaltzen dituzte: parametro medikuen eta bizi-estiloaren monitorizazioa eta egoera arriskutsuen (hala nola, parametro fisiologikoen, aldartearen edo bizi-estiloaren asalduren) gaineko heziketa edo kudeaketa. Sistema horiek, aldi berean, eta estandarretan oinarrituta, osasun-hornitzaileen sistemekin integratzen dira.
 
- Medikuen erabakiei euskarria emateko sistema adimendun teknologikoen garapena; adibidez, hizkuntza naturalaren prozesamendua, teknologia semantikoa eta ikaskuntza automatikoa, diagnostikoaren eta tratamenduaren faseetan erabakiak hartzen laguntzeko bai pazienteari, bai profesionalei, pazientearen profilean eta eskura dagoen ebidentzia zientifikoan oinarrituta.
 
OSASUN-INDUSTRIARAKO EKIPAMENDUA
- Autonomoki nabigatzeko gaitasunak dauzkaten zerbitzu-roboten garapena, pertsonekin nahiz robotekin lankidetzan aritzeko. Gida-lanak egin ditzakete ospitaleetan eta ingurune publikoetan, edo logistika-lanak egiteko erabil daitezke ospitaleetan.
 
- Adinekoei edo muga funtzionalak dauzkatenei beren etxean edo egoitzetan laguntzeko robot laguntzaileen garapena.
 
- Laborategiko prozesuak prozesu errepikakorretara eramateko zehaztapenen garapena.
 
- Laborategiko jarduera onen irizpideak (GMP) betetzen dituzten ekipoen diseinua eta garapena.