Ikerketa-alorrekin bat datozen doktoretzak sustatzea funtsezko faktorea da Teknikerren estrategia teknologikoan.
Doktoretza-prozesuak ezagutza sortzeko ikerketa-proiektu baten esparruan egiten dira, eta 3-4 urteren buruan doktore-gradua lortzeko egokiak diren baliabide teknikoak eta testuingurua ematen zaizkio doktoregaiari. Bereziki zaintzen dugu doktoregaiaren, tesia zuzentzeaz arduratzen den unibertsitatearen eta Teknikerren duen tutorearen edo zuzendarikidearen arteko harremana, harreman sendo eta egonkor bat egiteko, hala prozesua hobeto joan dadin.

Ikasleak integratu eta lantaldeetan parte hartzen dute, laneko ingurunea ezagutzen dute, beren espezialitatean sakondu eta lanean dihardute, eta ikasketa-amaierako lana egiten dute goi-mailako ekipamendua eskura izanik. Horrek guztiak lan-munduan txertatzen eta ikerkuntzarako bokazio berriak identifikatzen laguntzen die.
Ikertzaileen ikerketa-egonaldia oso tresna interesgarria da, ezagutza partekatzeko eta elkarrengandik ikastea sustatzeko.
Ezagutza sortzeko prozesuaren esparruan, Teknikerreko eta erreferentziako enpresa eta unibertsitateetako profesionalen trukea egitea bultzatzen da. Aldi baterako egonaldi horietan, profesional bisitariak eta gure ikertzaileek beste ikerketa-talde batzuekin ikasten dute, eta ezagutza partekatzen. Gainera, etorkizunean lankidetzan aritzeko bideak egiten eta irekitzen laguntzen dute.