Tekniker

Nekazaritzako elikagaiak

Gailu sentsoreak

Gainazal multifuntzionalak

Automatizazio eta robotika industriala

Trazabilitatea eta datuen analisia, katea optimizatu eta seguruagoa izateko

Ekonomia zirkularra

IK4-TEKNIKERek nekazaritzako elikagaien sektorerako duen eskaintza arlo hauetan multzokatu daiteke:

GAILU SENTSOREAK

  • Ad hoc sentsoreak garatzen ditu, balio-kate osoa estaltzeko: neurketa-printzipioa eta kontzeptu-proba baliozkotzetik amaierako produkturaino. Elikagaien hainbat kalitate-parametro (pH-a, alkohol-gradua, koipearen ehunekoa, frutaren heltze-maila, kolorimetria, uhertasuna...) in situ eta denbora errealean monitorizatzeko gai dira sentsoreok. Halaber, besteak beste alergenoak, patogenoak, pestizidak edo konposatu kutsakorrak hautemateko gai dira. Bestetik, animaliek garraiatzen dituztenean duten jokaera eta garraio horrek beren ongizateari nola eragiten dien monitorizatzen duten gailuak garatzen ditu, bai eta abeltegiko ingurumen-baldintzak (pH-a, tenperatura, hezetasuna eta argiztapena, CO2-a, amoniakoa edo metanoa) monitorizatzen dituztenak ere.

GAINAZAL MULTIFUNTZIONALAK

  • Gainazal multifuntzionalak garatzen ditu, hainbat teknologia aplikatuz; hala nola, gainazalen testurizazioa (NIL teknologia, laserra edo fotolitografia) eta estalduren ezarpena (PVD teknologia, Sol Gel). Bestela ere, biak konbinatzen ditu, elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzen eta horiek manipulatzea errazten duten propietate berriak (besteren artean, bakterio-kontrakoak, antioxidatzaileak, izotzaren aurkakoak, itsaspenaren kontrakoak, tenperaturekiko erresistenteak edo uxagarriak) hornitzeko.

AUTOMATIZAZIO ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA

  • Prozesuak automatizatzeko teknologia garatzen du, ikuspen artifizialaren, robotika gidatuaren eta bin picking irtenbideen bidez. Kalitatea automatizatuta kontrolatzeko, prozesu-linean dagoen produktua hautatzeko edo materia arraroak hautemateko aplikatzen dira teknologia horiek, bai eta linearen amaieran erreferentzia anizdun eskaera pertsonalizatuak egiteko ere, elkarlaneko roboten bidez.

TRAZABILITATEA ETA DATUEN ANALISIA, KATEA OPTIMIZATU ETA SEGURUAGOA IZATEKO

  • Datuak kudeatzeko eta aztertzeko IoT plataformak (Internet of Things) garatzen ditu, elikagai-katearen hainbat fasetan hobetu dadin efizientzia. Horretarako, ekoizpen-sistemak optimizatzen ditu, eta elikagaien kalitateari, trazabilitateari eta segurtasunari buruzko informazioa lortzen, prozesu guztian. Plataformek parametro giltzarriak monitorizatzen dituzte, horien jarraipena egiten dute, eta hainbat eredu analitiko moldagarri eta igarle sortzen dituzte, prozesua sentsorizatuta lortzen diren datuetatik abiatuta.

EKONOMIA ZIRKULARRA

  • Uraren eta energiaren kontsumoak eta nekazaritzako elikagai-industrien igorpenak murrizten, ingurumen-inpaktua gutxitzen eta energia berriztagarriak txertatzen laguntzen duen teknologia garatzen du, prozesuen bizi-zikloa aztertuta. Era berean, elikagai-industrian sortutako soberakinei eta azpiproduktuei balioa ematea ahalbidetzen du, tratamendu kimiko eta biokimikoen bidez, produktu berriak lortzeko, prozesuen hondar-beroa aprobetxatzeko, garbiketa-uren inpaktua murrizten duten teknologia berriak sortzeko eta hondakin-uretan dauden kutsatzaileak deuseztatzeko xedez, besteak beste.

Nekazaritzako elikagaien sektoreak IK4-TEKNIKERen gaitasun teknologikoei esker dituen abantaila lehiakorrak

  • Produktuaren kalitatea hobetzen da, prozesua denbora errealean monitorizatzen bada, aurrea hartu eta une horretan bertan alda baitaitezke prozesuaren parametroak, produktuaren ezaugarrien arabera.
  • Ekoizpena optimizatzen da, eta, ondorioz, fabrikazioaren gaineko kontrola (metodoak eta denborak) hobetzen da, lehengaiak noiz sartuko diren iragartzen da, eta eskaria balioesten da.
  • Prozesuak gehiago automatizatzen dira, barne-logistika optimizatzen da, eta ekipoen arteko elkarreragingarritasuna hobetzen da, industria digital eta konektatua edukitzeko; ondorioz, kostuak gutxitzen dira, bai datu-bilketa automatizatzeari esker, bai erantzuteko epea murrizteari esker.
  • Jasangarritasuna areagotzen da: lehengaiak optimizatzen dira, lermak murrizten dira, eta energiaren eta uraren kontsumoak gutxitzen dira.
  • Elikagaien segurtasuna hobetzen da, produktuaren identifikazioa eta trazabilitatea ziurtatzearekin bat.

Erlazionaturiko edukiak

  • Bideoak
  • Array ( [id] => 11 [imagen] => Icono_Agroalimentario_805x459.jpg [caso_exito_1] => [caso_exito_2] => [caso_exito_3] => [direcciones_email] => consultasweb@tekniker.es [titulo] => Nekazaritzako elikagaiak [video] => [texto] =>

    [enlace_flickr] => https://www.flickr.com/photos/teknikerik4/sets/ [enlace_youtube] => https://www.youtube.com/playlist?list=PLdI9ptv1PWEwgwWXst7Sy1md-BgmmDR2l [enlace_issuu] => https://issuu.com/ik4-tekniker/stacks [enlace_slideshare] => [texto_ver_mas] => [seo_h1] => Nekazaritzako elikagaiak [seo_title] => Nekazaritzako elikagaiak | IK4-TEKNIKER [seo_url] => nekazaritzako-elikagaiak [seo_desc] => IK4-TEKNIKERek nekazaritzako elikagaien sektorerako duen eskaintza arlo hauetan multzokatu daiteke: gailu sentsoreak, gainazal multifuntzionalak, automatizazio eta robotika industriala, datuen trazabilitatea eta analisia (katea optimizatu eta seguruagoa izan dadin), eta, azkenik, ekonomia zirkularra. [imagenes] => [soluciones] => Array ( [0] => Array ( [id] => 7 [imagen] => IMG_ST_Automatizacion_Robotica_805x459.jpg [titulo] => Automatizazio eta robotika industriala [seo_url] => automatizazio-eta-robotika-industriala ) [1] => Array ( [id] => 8 [imagen] => IMG_ST_Superficies_805x459.jpg [titulo] => Gainazal multifuntzionalak [seo_url] => gainazal-multifuntzionalak ) [2] => Array ( [id] => 10 [imagen] => IMG_ST_DispositivosSensores_805x459.jpg [titulo] => Gailu sentsoreak [seo_url] => gailu-sentsoreak ) ) )
  • Argazkiak
  • Dokumentuak
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu