SEO h1 Plataforma mugikor autonomoa, berotegietan izurriteak detektatu eta kontrolatzeko

Helburua

Automatizazio-soluzioen garapena, berotegiko laborantzen errendimendua modu jasangarrian hobetzeko. 

Emaitzak

Robot bat garatu da, berotegitik modu autonomoan mugitzeko, izurriak hasieratik hautemateko eta pestizidak aplikatzeko gai dena.

nekazaritzako elikagaiak, robotika, adimen artifiziala, berotegia

Pestiziden arrazoizko erabileran oinarrituta dagoen eta, aldi berean, laborantzen kalitatea eta lehiakortasuna hobetuko dituen nekazaritza jasangarria lortzeko premiak ekarri du GreenPatrol soluzioa.

Teknikerrek proiektuan parte hartu du, berotegietan nekazaritzako ekoizpena hobetuko duen sistema berritzaile bat fabrikatzeko, adimen artifizialean oinarrituta.

Zehazki, robot autonomo bat garatu du, berotegi bateko landareetan izurriteak hasiera-hasieratik hautemateko, identifikatzeko eta tratamendu kimikorik egokiena aplikatzeko gai dena, aurretik adituek definitutako estrategiaren arabera.

Sistemak ikusmen-sentsoreak eta Deep Learning deiturikoan edo ikaskuntza automatikoan oinarritutako teknologia baliatzen ditu; hala, datu-baseak erabiliz, konparazioak egiten ditu, datu-base horietan hainbat intsekturen irudiak baitaude, beren bizi-zikloaren fase desberdinetakoak.

Teknologia horiei esker, robotak tratamendurik egokiena bilatzen du, eta eragindako aldean aplikatzen; hortaz, pestiziden erabilera murrizten du. Berotegian barrena modu autonomoan mugitzeko, robotak GNSS Galileo izeneko satelite bidezko nabigazio-sistema europarra erabiltzen du.

Tekniker arduratu da Deep Learning teknologian oinarritutako ikuskapen-sistema garatzeaz, zeinak izurriteak ezagutzen dituen eta robotari tratamendu kimiko egokiena hautatzea eta aplikatzea ahalbidetzen dion. Halaber, beso robotikoa jarri dio plataforma mugikorrari, landareak manipulatu eta behar bezala ikuska ditzan, betiere pertsonen segurtasuna eta inguruko baldintza aldakorrak aintzat hartuz.

Zehazki, zentroak adimen artifizialeko teknologiak garatu ditu tomate-landareetako izurriak hautemateko, uzta aztertzeko (beso robotikoaren bidez) eta IPM (Integrated Pest Management) estrategia aplikatzeko; horri esker, sistemak erabaki dezake berotegiko zein landare aztertu behar dituen. Horrez gain, plataforma mugikorraren hardwarea muntatu du, satelite bidezko nabigazio-sistemarako, bai eta hodeiko softwarearen arkitektura muntatu ere, ibilbideak planifikatu eta oztopoak saihesteko.

This project has received funding from the European GNSS Agency under the European Union’s (EU) Horizon 2020 research and innovation program under grant agreement no. 776324.