Tekniker

Material berezien fresaketa bidez arbastua eta akabera optimizatzea

Helburua

Garaia baino lehen zergatik higatzen den jakitea, ebaketa-kondizioak hobetzea eta behar den potentzia simulatzea. 

Emaitzak

Higadura % 60 edo gehiago murriztea. 

Material berezien fresaketa bidez arbastua eta akabera optimizatzea

Bezeroak dagoeneko egin du proba hainbat geometriarekin eta erreminta-kalitaterekin, altzairu-aleazio berezi bat fresaketa bidez arbastatzen. Baina ebaketa-xaflarik gogorrenak hautsi egiten dira, eta zailenak garaia baino lehen higatzen dira.

Laborategiko analisiak argi erakutsi du atxikiduraz higatzen dela. Materiala plakaren ertzean soldatzen da, eta pixkanaka hautsiz joaten da plaka. Espero izatekoa da atxikidura hori ebaketa-abiadura txikiak eragitea, baina ez da horrela: hortzen aitzinamendu baxuagatik gertatzen da, horrek ez baitio uzten materialari erregularki mugitzen. Hiru aldiz aitzinamendu-kondizio handiagoek ondo ezabatzen dute materialaren atxikidura, eta, hala, higadura-tasa % 60 txikitzen da.

Akabera-eragiketan, berriz, pitzadura termomekanikoak ageri dira. Bezeroa ez dago prest erremintaren diametroa murrizteko, horrek produktibitate txikiagoa ekarriko baitu. Ebaketa-abiadura murriztu da, eta, aldi berean, hortz-kopurua handitu, eta, hala, higadura % 75 txikitzea lortu da.   

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu