Teknikerrek Europa mailako ECAI 2020 konferentzia digitalean parte hartuko du

Data 28-08-2020 Tekniker Tags Biltzarrak . IoT .

Zentro teknologikoak adimen artifizialeko sistema bat aurkeztuko du, etxebizitza eraikinetan energia-efizientzia hobetzen laguntzen duena, eskariaren kudeaketa aktiboaren bitartez (Demand Response, ingelesez).

ECAI 2020 (European Conference on Artificial Intelligence) konferentzia adimen artifizialaren ikerketari buruzko foro nagusia bilakatu da Europa mailan, izan ere, ikertzaileak, ikasleak eta alor horretako azken aurrerapenetan interesa duten beste pertsonak biltzen ditu duela zenbait hamarkada. COVID-19ak eragindako ezohiko egoera dela eta, kongresuaren 24. edizioa —abuztuaren 29tik irailaren 8ra bitartean— formatu digitalean egingo da.ECAI 2020 (European Conference on Artificial Intelligence) konferentzia adimen artifizialaren ikerketari buruzko foro nagusia bilakatu da Europa mailan, izan ere, ikertzaileak, ikasleak eta alor horretako azken aurrerapenetan interesa duten beste pertsonak biltzen ditu duela zenbait hamarkada. COVID-19ak eragindako ezohiko egoera dela eta, kongresuaren 24. edizioa —abuztuaren 29tik irailaren 8ra bitartean— formatu digitalean egingo da.

“Gizakian ardaztutako adimen artifizialari bidea eginez” lelopean, ECAI 2020 konferentzia digitalak hamar egunez aukera emango die ikertzaileei adimen artifizialaren arloko ikerketa, garapen, aplikazio eta emaitza onenak aurkezteko eta horien inguruan eztabaidatzeko.

Hala, Teknikerrek esperientzia zabala du adimen artifizialeko teknologietan oinarritutako soluzioen garapenean eta, beraz, irailaren 4an, 14:00etan, workshop batean parte hartuko du, adimen artifiziala potentzia-sistemetan eta energian erabiltzeari buruzkoa (AIPES). Zehazki, zentro teknologikoak adimen artifizialeko sistema bat aurkeztuko du, RESPOND proiektu europarraren esparruan garatutakoa, etxebizitza eraikinetan energia-eraginkortasuna hobetzen laguntzen duena “eskariaren kudeaketa aktiboaren” bitartez —ingelesez Demand Response deitua. 

Sentsorizazioaren, informazioaren kudeaketaren eta datuen analisiaren bidez, sistema horrek hiritarrei zuzendutako azpiegituren erabilera optimizatzen du; hala, hiri adimendun edo smart cities deiturikoak sustatzen ditu.

Aurkezpena irailaren 4an (ostirala) izango da, 14:00etan, eta streamingean ikusi ahal izango da esteka honetan.

ECAI 2020 konferentzia digitalari buruz

ECAI adimen artifizialaren ikerketari buruzko ekitaldi nagusia bilakatu da Europa mailan, eta ikertzaileei, ikasleei eta alor horretako azken aurrerapenetan interesa duten beste pertsonei zuzenduta dago. 

Aurten, lehen aldiz, formatu digitalean egingo da, eta hamar egunez goi-mailako programa zabala izango du arlo zientifiko eta teknologikoan; guztira, laurogei saio zientifiko, workshop eta tutorial baino gehiago, konferentziak eta prestakuntza egiten ari diren ikertzaileei zuzendutako programa zehatza eskainiko ditu.

Nahi duenak dohainik eman dezake izena, eta ekitaldian parte har dezake ezer ordaindu gabe. Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko bisita ezazu ECAI 2020 konferentzia digitalaren web orria.