Bizitegi-eremuetako energia-eskaria kudeatzea

Helburua

Energia-kontsumoa optimizatzea (energia aurreztea) eta sareko eskaria nabarmen murriztea (kostuak aurreztea).

Emaitzak

Energia-ekoizpenari eta kontsumoari buruzko datuetatik abiatuta bizitegi-inguruneetan energia-eskariaren kudeaketa aktiboa hobetzeko aplikazio bat ari da garatzen Tekniker, mugikorretarako.

kontsumo-energetikoa, bizileku-ingurunea, energia eraginkortasuna

“Eskariaren kudeaketa aktiboa” terminoak (ingelesez, Demand Response, DR) bere baitan hartzen du erabiltzaileei eskari-igoerek edo hitzartutako pizgarri batean egindako aldaketa batek eragindako prezio-aldaketei erantzute aldera energia-kontsumoaren inguruan dauzkaten ohiturak nahita aldatzeko aukera eskaintzen dien edozein ekimen.

DR programak energia berriztagarrien tokiko ekoizpen eta metatze-aukerekin konbinatzen direnean, energia-kontsumoa optimiza daiteke, eta nabarmen murriztu sareko energia-eskaria. Ondorioz, interesdunek energia eta kostuak aurreztu ditzakete energia-horniduraren kate osoan.

Gaur egungo premia horri erantzute aldera, eta herritarrek energiaren inguruko ohiturak aldatzeko prestasuna dutela aprobetxatuta, hainbat bizitegi-komunitate motatan energia-eskaria lankidetzan eta modu aktiboan kudeatzeko irtenbideak garatu dituen ekimen batean egin du lan Tekniker-ek, energia-kudeaketa eraginkortasunaren nahiz errentagarritasunaren ikuspuntutik hobetzeari begira.

Hala, iragarpen meteorologikoetan, portaera-patroietan, energiaren merkatuan eta eskuragarri dauden baliabideen malgutasunean oinarrituta iragarpenak eta gomendioak emango dituzten tresnak garatu ditu zentro teknologikoak.

Halaber, gailu mugikorretarako aplikazio bat garatu du. Bada, aplikazio horrekin, egoiliarrek informazio hori guztia ustiatu ahalko dute, eta etxean dauzkaten gailuen gainean jardun, tresnaren abantailak ahalik eta gehien baliatzeko.

 

This project is co-funded by the European Commission under the "H2020-EE-2017-PPP Integration of Demand Response in Energy Management Systems while ensuring interoperability through Public Private Partnership” under Grant agreement No. 768619