Materialen Zientzietako doktorea behar dugu, Smart Surfaces arloan eskarmentua duena

Data 01-10-2020 Tekniker Tags Lan-eskaintza .

Teknikerrek doktoretza ondorengo ikerlari postu bat eskaintzen du gainazal adimendunen (smart surfaces) garapen eta karakterizazioaren arloan, SURFERA proiektuaren barruan.

 

Fisikako edo Ingeniaritza Elektronikoko doktoretza eginda eta ikerlanetan sendotutako esperientzia duen pertsona bat bilatzen ari gara, lidergo teknologikorako ahalmenarekin eta enpresetara eraman daitezkeen eta teknologikoki berritzaileak diren irtenbideen (gainazalei lotuta) garapenean eskarmentu nahikoarekin.

Bere egitekoak, batik bat, SURFERA proiektuarekin lotuta egongo dira, zehazki, gainazal aktiboen garapenarekin eta beren karakterizazio aurreratuarekin. Hortaz, geruza mehetan jalkitzen (PVD, CVD, e-beam…), elektronikan eta mikroelektronikan, eta gainazalen karakterizazio aurreratuan esperientzia duen pertsona bat bilatzen ari gara, SEM-EDX-AFM eta DRXen erabileran ere eskarmentua duena, besteak beste.

Doktoretza ondoren teknologia horiekin lanean aritu bazara, proiektuan bat egitera animatzen zaitugu. Eskaintzari buruzko informazio guztia irakurri eta hautaketa-prozesuan izena eman dezakezu esteka honetan. Zure zain gaude!