SURFERA sarean parte hartuz, Teknikerrek bere lidergoa finkatu du gainazalen ingeniaritzaren arloan

Data 30-09-2020 Tekniker

Proiektuaren barruan, Teknikerrek, Material eta Prozesu Aurreratuetan espezializatutako zentro teknologikoa izanik, gainazaletarako soluzioen garapenean (diseinua, fabrikazioa eta eskalatze industriala) zentratuko da, balio gehigarri handikoak, gainazalen eraldaketarako teknologien bidez (PVD, R2RNIL eta laser bidezko testurizazioa).

Gainazalen ingeniaritzak bai industrian bai eguneroko objektu ugaritan erabiltzen diren teknologia aurreratuak biltzen ditu. Ateen helduleku arruntek zein sateliteen osagai sofistikatuek funtzionaltasuna eta balioa ematen dieten estaldurak dituzte. Osasunaren arloan ere erabiltzen da, gainazal biobateragarriak, bakterio-kontrakoak, higienikoak eta biozidak garatzeko, materialak konbinatzeari eta eskala mikro- zein nanometrikoko topografiari esker.

Testuinguru horretan, Nafarroako Industriaren Elkarteak (AIN) koordinatutako taldeak, Tekniker, Cidetec Surface Engineering (biak ere Basque Research and Technology Alliance partzuergoko kideak) eta Idonial zentro teknologikoek osatua, 3,9 milioi euroko laguntza jaso du gainazalak eta materialak tratatzeko teknologia eta ingeniaritzako sarea sortzeko, Europa mailan abangoardiakoa bilakatze aldera jakintza-arlo horretan. Laguntza hori CERVERA programaren barruan sartzen da, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) sustatua, eta 2020tik 2022ra bitartean exekutatuko da.

Zehazki, Teknikerrek eskarmentua eta bikaintasuna eskaintzen ditu gainazal multifuntzionalen garapenean, PVD eta Sol-Gel teknologien bidez, eta gainazalen egituratzean, laser bidezko eta NIL teknologien bidez. Horri esker, gainazaletarako soluzio babesleen garapenaren arduraduna da sarean, muturreko giroetan erabiltzeko, bai eta gainazaletarako soluzio aktiboak ere, sentsore eta jarduteko gaitasunarekin (“Smart surfaces”).

SURFERA proiektua (CER-20191003) trakzio-teknologien garapenean ardaztuko da, berriak izanik eta inpaktu gaitasuna dela eta, aukera hobeak eskaintzen dituztenak bai industrian duten aplikazioari bai gizarte onurei dagokionez. Hala, identifikatutako teknologiak potentzia handiko PVD lurrun-faseko tekniken bidezko estaldurak; mikro eta nanoegiturako teknologiak, hala nola, nanoinprimaketako litografia (NIL) eta laser bidezko ablazioa; kontrol molekularreko estaldurak eta teknologia elektrokimika aurreratua eta jasangarria, ingurumenaren ikuspuntutik. Sare honekin lortu nahi dena da teknologia horiek gaitzea, planta pilotuen bitartez, industriako hainbat sektoretan aplikatu ahal izateko.

Cervera sareko proiektuak

Cervera sareko proiektuekin, CDTIk sustatuak, Europako abangoardian kokatu nahi dira estatuko zentro teknologikoak 10 arlo estrategikotan, besteak beste, Material Aurreratuak, Trantsizio Energetikoa eta Fabrikazio Adimenduna. Cervera programaren bitartez 11 ikerketa-proiektu finantzatu dira guztira, parte hartu duten zentroak trakzio-elementuak izan daitezen, hau da, gizartearen beharrei erantzuten dieten teknologia giltzak sustatzeko eta transferitzeko gai; hala, lidergoa lortu nahi da nazioartean. Tekniker-ek bikaintasun sareko bi proiektutan parte hartzen du: bata Material Aurreratuen arloan, eta bestea Trantsizio Energetikoaren arloan.

CDTIk finantzatutako eta Nafarroako Industriaren Elkarteak (AIN) koordinatutako I+G+B-ko proiektu estrategiko honetan parte hartzen dute, halaber, Idonial eta Cidetec Surface Engineering zentro teknologikoek.