Tekniker

Inspekzioa eta neurketa

Inspekzioa eta neurketa

IK4-TEKNIKERek zehaztasun-ingeniaritzan, neurketa soluzio komertzialen integrazioan eta neurketa-prozeduretan oinarritutako irtenbideak eskaintzen ditu. Guztiak aplikazio bakoitzaren beharretara egokituta.

Inspekzioa eta neurketa
EKOIZPEN ZEIN NEURKETA-SISTEMEN EGIAZTAPENA ETA KALIBRAZIOA
Makina-erreminten, koordenatu bidez neurtzeko makinen eta osagaien eta doitasunezko sistema mekanikoen ENAC egiaztapena, kalibrazioa eta ziurtapena, betiere, indarrean dagoen legedia betez.
 
OSAGAIEN, NEURKETA-SISTEMEN ETA PATROIEN KALIBRAZIOA ETA KALIBRAZIOAREN KUDEAKETA OSOA
Osagaien, neurketa-sistemen eta industriako patroien kalibrazioa eta ENAC ziurtagiria. Kalibrazio planaren kudeaketa osoa software propioa erabiliz (TEKALNET).
 
PIEZEN ETA OSAGAIEN 3D-KO EGIAZTAPENA ETA KALIBRAZIOA
Piezen eta osagaien egiaztapena eta 3D-ko kalibrazioa. Mikro eskalatik makro eskalara.
 
ESKALA HANDIKO METROLOGIA
Osagaien, erreminten, muntaduren eta hedadura handiko jarduketa-sistemen egiaztapena, prezisio mikrometrikoarekin (2 m3-tik dozenaka metrora). Neurrien plangintza eta simulazioa bezeroaren instalazioetan.
 
NEURKETA-EKIPAMENDUEN GARAPENA
Ekipo zientifikoen eta neurketa-ekipoen garapena, fabrikazioa eta entrega, giltza eskuan.
 
PROZESUEN ZEHARREKO METROLOGIA ETA INSPEKZIOA
Neurketa eta inspekzio soluzioen garapena eta integrazioa fabrikazio prozesuan zehar.
 
KONTAKTURIK GABEKO MONITORIZAZIOA ETA ERREGISTROA
Kontakturik gabeko monitorizazioa eta erregistroa hainbat aplikaziotan. Elkarlanean aritzeko eta fabrikazioan laguntzeko teknologiak. 
 
AHOLKULARITZA, PRESTAKUNTZA ETA DIBULGAZIOA

  • Aholkularitza dimentsioko metrologiaren eremuan
  • Prestakuntza espezifikoa
  • Edukien dibulgazioa
 

Erlazionaturiko edukiak

Sektore industrialak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu