Teknologia pertsonen zerbitzura

Data 26-09-2016 IK4-TEKNIKER Tags Jardunaldiak .

IK4-TEKNIKERek lan-tailer bat antolatuko du premiak antzeman eta ideiak sortzeko neuroerrehabilitaziorako robotikaren esparruan teknologia-irtenbide berriak mahaigainera daitezen.

Teknologia berrien garapenak -esaterako, robotikari lotutakoak- aplikazio esparru zabala irekiko du neuroerrehabilitazioari babesa emateko eta, hala, gaixoek tratamendu horiek jaso ditzakete.

Gauzak horrela, IK4-TEKNIKERek irailaren 27an lan-tailer bat antolatuko du, neuroerrehabilitazioaren esparruko egiazko premien berri edukitzeko. Horren bidez neuroerrehabilitazio esparruko profesionalen eskutik informazioa zuzenean jaso nahi da, suspertze-prozesuari lagunduko dioten teknologia-irtenbideak emateko.

Neuroerrehabilitatzaile prozesuan tartean dauden arlo bakoitzeko adituak biltzen ditu tailerrak: mediku errehabilitatzaileak, okupazio-terapeutak, fisioterapeutak, psikologoak, etab., esparru horretan eragina izan dezaketen premiak antzematen laguntzeko.

Ideiak sortzeko talde-dinamikak oinarri dituen lan-metodologiak abiapuntu gisa IK4-TEKNIKERek aurretik egindako azterlan bat dauka, erabilgarriak izan daitezkeen eta neuroerrehabilitazio prozesuak hobetuko dituzten konponbideak antzemateko eta diseinatzeko balioko duena.