Tekniker Sharing News-en edizio berria: Metrologiaren rol berria industria digitalean

Data 17-05-2023 Tekniker

Teknikerren newsletterra, zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzkoa. 

Dagoeneko irakurgai dago Tekniker Sharing News-en edizio berria, zentro teknologikoaren jardueraren berri ematen duen newsletterra.

Edizio berri honetan, metrologiaren rol berria industria digitalean du ardatz, Unai Mutilba eta Gorka Kortaberria Teknikerreko Zehaztasun eta Metrologia Taldeko ikertzaileen, eta José Manuel Guerra Verdejo Aernnovako Aeroegituren Fabrikazio Ingeniaritzako zuzendariaren ikuspegitik.

Zenbaki horrek, gainera, Teknikerrek enpresekin lankidetzan garatutako inspekzioa- eta neurri-soluzioak zehazten ditu, neurketa-teknologia aurreratuak, adimen artifiziala edo biki digitalak oinarri hartuta.

 

Ez galdu gure newsletterraren azken edizioa, Tekniker Sharing News 39: https://bit.ly/41LiyqK

Eta azken nobedadeekin eguneratuta egon nahi baduzu, harpidetu! http://eepurl.com/gXQNAL