Tekniker Sharing News-en edizio berria

Data 14-01-2022 Tekniker

Teknikerren newsletterra, zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzkoa.

Energia berde edo garbiek eginkizun handia dute energia-trantsizioan, eta, hortaz, klima-aldaketari aurre egiteko, ezinbestekoa da energia horien garapena sustatzea.

Tekniker aditua da, besteak beste, eguzki- eta haize-energiarako teknologiak garatzen, eta, halaber, hidrogeno berdearen garapenaren alde egiten du.

Era berean, zentro teknologikoak bat egin du Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkartearekin (BH2C). Ekimen horren bidez, ekosistema estrategiko bat ezarri nahi da, hidrogenoaren balio-katean zehar ikerketa-proiektuak garatzeko eta energiaren deskarbonizazioan aurrera egiteko.

Zentro teknologikoaren jardueraren berri ematen duen Tekniker Sharing News newsletterraren edizio berri honetan, zentroak energia berdeak erabil daitezen sustatzeko garatzen dituen teknologiak xehatzen dira.

Irakurri gure buletinaren azken edizioa, Tekniker Sharing News 35

Eta, azken berrien inguruan egunean egon nahi baduzu, harpidetu zaitez!