Tekniker, "Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean” erakusketaren protagonista

Data 20-11-2023 Tekniker

Zentro teknologikoak, Amaia Vicente artistarekin batera, azaroaren 23an, ostegunean, Tabakaleran inauguratuko den erakusketako piezetako baten egilea da.

Tekniker "Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean", Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan ostegun honetan, azaroak 23, inauguratuko den erakusketaren protagonistetako bat da.

Zehazki, Amaia Vicente artistarekin elkarlanean egindako robotikan eta Errealitate Mistoan oinarritutako proiektu baten emaitza izango da erakusketako piezetako bat, eta azaroaren 24tik 2024ko otsailaren 4ra arte egongo da zabalik.

Proiektuak bat egiten du zentroak robotika kolaboratiboaren esparruan duen etengabeko konpromisoarekin. Bertan, ikuspegi nagusia pertsonak garapen-prozesuaren erdigunean kokatzea da, eta, era berean, teknologiarekiko bizikidetza arinagorako trantsizioa erraztea.

Teknikerren "Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean" erakusketan parte-hartzea zentroaren eta Tabakaleraren arteko hirugarren lankidetza da. Oraingo honetan, Creative Impact Research Centre (CIRCE) programaren babespean garatzen da, Alemaniako Gobernuak sustatuta, bere Arte, Zientzia, Teknologia eta Gizarte ildoa bultzatzeko.

BCC Innovation, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) erakundeek ere parte hartzen dute.

Erakusketak lau artisten eta lau ikerketa zientifikoren arteko topaketaren emaitza jasoko du, helburu bikoitzarekin: batetik, proiektuan parte hartzen duten erakundeetan berrikuntza bultzatzea; eta, bestetik, artistei garapen bide berriak eskaintzea.