Tekniker

Oso leiar txikiak ekoizteko moldeen fabrikazioa

Helburua

Polimerozko mikroleiarrak mikroinjekzio bidez fabrikatzeko moldeak diseinatzea eta fabrikatzea.

Emaitzak

Aplikazio optikoetarako ispilu-gainazalak dituzten mikroinjekzioko txertoak aluminio berezian fabrikatzea.

Oso leiar txikiak ekoizteko moldeen fabrikazioa

Serieko ekoizpena —bai osagai optikoena, bai kalitate optikoko gainazalak dituzten osagaiena, nahiz oso txikiak nahiz mikro tamainakoak izan (mikra gutxi batzuetatik milimetro-erdirainokoak)— oso prozesu garrantzitsua bihurtu da optikan eta laserraren alorrean, gauzak txikitzea gero eta usuagoa den garai honetan.

Hori horrela, IK4-TEKNIKERek kalitate optikoko mikroosagai polimerikoak mikroinjekzio bidez fabrikatzeko moldeak diseinatzearen eta fabrikatzearen aldeko apustua egin du, kalitate optikoko gainazalak (ispilu-kalitatea) dituzten moldeak/txertoak fabrikatuz eta mikro-izaerako ezaugarriak (adibidez, Fresnel leiarrak) gehituz, diamante bidezko torneaketa eta mikrofresaketa bidez.

Emaitza gisa, aluminiozko txertoak fabrikatu dira, nanometro gutxi batzuetako zimurtasuneko gainazala dutenak, diamante bidezko torneaketa bidez. Begietarako leiar gisa erabil daitezke, adibidez. Horrelako garapenek eragin berezia dute aplikazio biomedikoetan, optoelektronikan (sentsoreak) eta laser-osagaietan, besteak beste.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu