Tekniker

Osagai mekanikoen zama-gaitasuna hobetzen duen estaldura jasangarria

Helburua

Zama-gaitasuna hobetzea osagai mekanikoetan, irristadura/errodadura baldintzak landuta.

Emaitzak

Zirkoniozko oinarria duen multigeruza. Osagaien zama-gaitasuna hobetzen du, eta, ondorioz, gutxiago higatzen dira.

Osagai mekanikoen zama-gaitasuna hobetzen duen estaldura jasangarria

Irristadura/errodadura baldintzak jasaten dituzten osagai mekanikoen zama-gaitasuna hobetzeko eta produktuaren eraginkortasuna areagotzeko, zirkonioan oinarritutako multigeruza diseinatu eta garatu zen.

Hutseko PVD (Physical Vapor Deposition) estaldura-teknologia erabili zen, plasma erreaktiboan oinarritutako arku katodiko bidezko lurrunketa-teknikaz baliatuta.

Prozesu horiek ingurumena errespetatzen dute, eta, gainera, bereizgarri dute ez dutela piezen gainazalaren akabera eraldatzen.

Halaber, zirkoniozko oinarria duten estaldurek errodadura/irristadura propietate bikainak dituzte:

  • Irristadura bidezko errodadura jasaten duten osagaien zama-gaitasuna areagotzen du (DE102008025175 zenbakidun patente alemana)
  • Portaera hobetzen du, karboizko oinarria duten tradiziozko estalduren (DLC) aldean, irristadura/errodadura baldintzetan (1,94 GPa-ko kontraktu-presioan egindako test zorrotzak, lubrifikazio mistoko erregimenean, 12ºc-tik gorako tenperatura duen motor-olioarekin eta 10 milioi ziklo baino gehiagotan).
  • Higadura gutxiago jasaten du, eta kontra-materiala gutxiago narriatzen da, DLCrekin alderatuta.

Estaldura hau presio/lan-zama peko higadura jasaten duten osagaietan aplika daiteke, hala nola kojineteak, errodamendua, engranajeak, etab., automobilgintzaren, aeronautikaren eta energia-industriaren barruan.

Makina-erremintaren sektorearen kasuan, mozte-erremintetan aplika daiteke, besteak beste, altzairuen mekanizazioan eta mekanizatzeko zailak diren materialetan/aleazioetan.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu