Metrologia industriala eta kalibrazioa ikastaroa (Online)

Data12-11-2024 - 14-11-2024 Data

Online

Metrologia industriala eta kalibrazioa ikastaroa

Izan zaitez aditua kalibrazio industrialeko eta neurketa-ekipoak kudeatzeko metodoetan.

Teknikerrek "Metrologia industriala eta kalibrazioa" izeneko ikastaroa antolatu du. 2024ko azaroaren 12tik 14ra izango da.

Xedeak

  • Ezagutu enpresa bateko neurketa-ekipoen eta prozesuen multzoak modu eraginkorrean kudeatzea ahalbidetzen duten kontzeptuak.
  • Ezagutu UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180,  ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak, neurketa-ekipoen kontrolari buruzkoak. 
  • Ikas ezazu ekipoak kontrolatzeko plan eraginkor bat zehazten, ezartzen eta horri eusten, arau horien betekizunak betetzearekin bat. 
  • Lor ezazu neurketa-ziurgabetasuna kalibratzeko eta kalkulatzeko tekniken inguruko ezagutza teorikoa eta praktikoa.
  • Ikas ezazu kontzeptu hauek behar bezala interpretatzen: tolerantzia, doitasuna, zehaztasuna, ziurgabetasuna eta onarpen-irizpidea, besteren artean. 

Hartzailek

Kalitate-kudeaketaren, fabrikazioaren eta bulego teknikoaren arduradunak, bai eta neurketa-ekipoak kontrolatzeko eta kalibratzeko edo neurketa-prozesuak egiteko arduradun teknikoak ere.

Baldintzak

  • Modalitatea: Online
  • Ordutegia:
    • Azaroak 12: 14:00etatik 16:00era
    • Azaroak 13: 14:00etatik 16:30era
    • Azaroak 14: 14:00etatik 16:30era
  • Prezioa: 320€ (387,20€ BEZa barne). Prezioak barruan hartzen du dokumentazioa

 

Inskripzio orria
Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.

Dokumentuak

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.