Material berriak fabrikazio aurreratuko espezializazio adimendunaren estrategiarako

Data 14-11-2017 IK4-TEKNIKER Tags Jardunaldiak .

ACTIMAT proiektuak jardunaldi bat antolatu du materialen esparruan egin diren aurrerapenak hedatzeko helburuarekin.

ACTIMAT proiektuak (material berriak fabrikazio aurreratuko espezializazio adimendunaren estrategiarako) materialen bizitza erabilgarriaren barruan funtzionaltasun berrien eta errendimendu hobeagoa baten bilaketan egin diren azken garapenak aurkeztuko ditu azaroaren 30ean, jardunaldi batean, eta IK4-TEKNIKER zentroa izan da proiektuko partaideen artean.

Proiektuaren emaitzetan oinarrituta, aplikazio sorta zabal batean hobekuntzak lortu dituzten hainbat sektoretako enpresa asko izango dira jardunaldian.

Adierazitako garapenak honako hauen partaidetza izango duten mintzaldi eta mahai-inguruetan aurkeztuko dira: 3R3D, Análisis y Simulación, ATTEN2, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Edar Galindo, Global Omnium, Ikor, Leading, Mecanocaucho, Mizar, Polikea, Sisteplant, Ura, etab.

Jardunaldia doakoa izango da, eta material berriekin lotutako Fabrikazio Aurreratuan eta material berriek egiturazko materialetan, suspentsioetan, loturetan, fabrikazio gehigarrian eta prozesu aurreratuen bidezko iragazki berrien garapenean interesatuta dauden enpresei zuzentzen zaie.

Informazio gehiago izateko eta izena emateko hemen.