Makina-erreminten osasun-egoeraren monitorizazioa eta aurreikuspena

Helburua

Datuak jaso, igorri eta aztertzea makineriak duen diagnostikorako gaitasuna hobetzeko eta bere produktibitatea areagotzeko.

Emaitzak

Datuen monitorizazio eta kudeaketarako soluzio bat, erabilera arrotzeko egoerak goiz hautematen laguntzeko.

Makineriaren mantentze aktiboa

Makina-erremintaren sektoreak geroz eta zehaztasun hobeko ekipoak behar ditu, balio gehigarriarekin, baina, horrez gain, sistemak garatu behar ditu mantentzerako. Ezinbesteko jarduera kritikoa da hori, ekipoen funtzionamendua mantentzeko eta, ondorioz, produktibitatea.

Ibermáticarekin batera, Informazio eta Komunikazio Teknologietako (IKT) zerbitzuen konpainiak, Teknikerek datuen monitorizazio eta kudeaketarako soluzio bat garatu du. Soluzio honek makina-erreminten osagai kritikoen egoera ezagutzea eta erabilera arrotzeko egoerak goiz hautematea ahalbidetzen du.

Erremintaren xedea da, batetik, ekipoen ekoizleek bezeroei mantentze aurreratua eskaintzea, eta, bestetik, amaierako erabiltzaileek ekipoak ondo funtzionatzen dutela egiaztatzea.

Konpainiak makina-test batzuk egin nahi ditu kontrolen eta sentsoreen (kanpokoak edo barrukoak izan) seinaleak jasotzeko. Test hauek makinaren egoera ezagutzea dakarte eta, horretarako, hainbat parametrok denbora igaro ahala duten bilakaera aztertzen da. Teknikerek “Tekniker Fingerprint” deitzen dio horri. Horrela, makinek nola funtzionatzen duten ikus daiteke eta ekipoen osasun-jarraipen bat egin modu kontrolatuan.
Informazioa biltzeko, hardware jakina erabiltzen da makina-erremintako CNC-etara konektatzeko. Horrez gain, makinan instala daitekeen sentsoreetatik jasotzen da ere informazioa.

Fingerprint testen bidez berriz prozesatutako datuak eta eragiketaren datuak plataforma batera bidaltzen dira ustiatzeko. Plataformak datu guztiak lortzen, prozesatzen, biltegiratzen eta ustiatzen ditu, baita osagaien eta makinen egoera errealarekin lotu ere. Horrela, erabiltzean duten portaera ezagutzen da, diagnostikorako gaitasuna eta sistemaren aurreikuspena hobetzen eta, oro har, erabakiak hartzea hobetzen da, makina-erreminten errendimendua hobetzeko.