Tekniker

Langarreztatze-pitarako doitasunezko moldeak

Helburua

Langarreztagailu-modelo berria injektatzeko doitasun handiko txertoak prestatzea GOIZPER-entzako.

Emaitzak

Behar diren perdoia eta akabera duten molde-barrunbeak konformatzeko txertoak eta moldeak diseinatzea, fabrikatzea eta muntatzea.

Langarreztatze-pitara, doitasunezko moldeak, GOIZPER

Langarreztatze-pitek doitasun eta errepikagarritasun handia behar dute, langarra behar bezala eta tanta-neurri berarekin eta kontrolatuarekin zabaltzen dela ziurtatzeko.

Pieza horiek injektatzeko erabiltzen diren moldeek oso perdoi estuak izan behar dituzte, eta haien mekanizazioan mikrofabrikazio-teknologiak erabiltzen dira.

Egindako molde- eta txerto-diseinuaren bidez IK4-TEKNIKERek egina, GOIZPER-entzako, moldearen elementu bakoitzaren doitasuna, sendotasuna eta iraunkortasuna ziurtatzen da, eta, hala, motibo mikrometrikoko eta perdoi estuko pieza injektatuak modu errepikatuan eta fidagarrian ekoitz daitezke.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu