IK4-TEKNIKER-ek ikastaro bat emango du UPV/EHU-ko uda ikastaroetan

Data 23-07-2019 IK4-TEKNIKER Tags Ikastaroak .

Zentro teknologikoak lubrifikazioaren eta tribologiaren inguruan duen esperientzia eskainiko du "Predictive Maintenance" izeneko ikastaroan, abuztuaren 28tik 30era UPV/EHU-ko uda ikastaroen esparruan izango dena.

 

Urtero bezala, UPV/EHU-ko Uda Ikastaroak Fundazioak beste edizio bat ospatuko du 2019an. Ekimen honen inguruko aktibitateak (ikastaroak, tailerrak, jardunaldiak, biltzarrak etab.) eztabaidatzeko eta gizarte aldakor baten inguruko pentsamendu kritikoa lantzeko elkarguneak dira.

Zehazki, ikastaroak programa honen muina izan dira betidanik, eta jakintzaren sakontzeari edo zabalkuntzari zuzendutako ekintza formatiboak dira.

Gauzak horrela, aurten IK4-TEKNIKER-ek "Predictive Maintenance" izeneko ikastaroan parte hartuko du. Ikastaro honetan, mantentze-lan prediktiboen inguruko estrategia eta teknologia ezberdinak azalduko dira, eta datuen analisia eta ekipamendu mekanikoekin erlazionatutako aspektu tribologikoak eta lubrifikatzaileen analisiak garrantzi handia izango dute.

Ikastaroa ingelesez emango da eta unibertsitate-ikasleei, irakasleei eta profesionalei zuzenduta dago. Donostian ospatuko da, Miramar Jauregian, abuztuaren 28tik 30era.

Informazio gehiago

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, sar zaitez ikastaroaren web orrian.