IK4-TEKNIKER elkarlanean dabil Zaporeak GKEarekin, elikagai-bilketan

Data 09-04-2019 IK4-TEKNIKER

Zentro teknologikoa parte hartzen ari da Lesboseko errefuxiatuen komunitateetarako elikagaien bilketa-kanpaina batean.

Zaporeak GKEak elikagai-bilketarako kanpaina solidario bat abiarazi du Eibarren 1.000 kilo dilista biltzeko, eta IK4-TEKNIKER proiektuan laguntzen ari da.

Apirilaren 8tik 12ra bitartean, Pardina dilisten ahalik eta kopuru handiena (50 kilogramo da gutxienekoa) biltzeko erronka jarri dio bere buruari zentro teknologikoko plantillak, Lesboseko errefuxiatuen esparruan dagoen GKE horri emateko gero; halaber, higiene-produktuak bilduko ditu (hala nola, konpresak, pardelak eta paper-zapi bustiak).

Zaporeak

Zaporeak proiektua 2016ko martxotik dabil Grezian errefuxiatuta daudenek elikadura duina izan dezaten saiatzen. Hiru urte hauetan, milioi bat janari-erraziotik gora egin eta banatu ditu Chiosen, Patrasen, Atenasen eta Lesbosen. Era berean, beste proiektu batzuetan ere ibili da, Euskal Herritik elikagaik bidaliz. Egunero-egunero, 1.300 eta 1.500 errazio artean egiten eta banatzen dituzten Lesbos irlan.

Egia ote da bilduko dugun guztia sartzeko kutxa nahikorik ez dugula?

50 kilo horien eta askoz ere gehiagoren bila goaz!

Lotutako edukia