Tekniker

Hegazkin-hegoetarako estaldura berriak

Helburua

AI2024 aleazioan oinarritutako aluminio-oxidozko estaldura garatzea, kromatoekin eta inprimazioekin egindako konbertsio-tratamenduetan oinarrituta dauden gaur egungoak ordezteko.

Emaitzak

Plasma bidezko elektro-oxidazioarekin (PEO) garatutako aluminio-oxidozko estaldurak arrakastaz gainditu ditu dagokion protokolo aeronautikoan eskatutako entseguak.

Hegazkin-hegoetarako estaldura berriak

Gaur egun, Al2024 aluminiozko hegazkin-hegoek inprimazioa daramate aluminiozko substratuaren eta kanpoko margo-geruzaren artean, materialaren itsaspena eta korrosioaren kontrako erresistentzia hobetzeko. Inprimazio-mota horiek kromatoak dituzte, eta kromatoen tratamenduak kromo hexabalente oso toxikoa sortzen du. Aluminio-oxidozko PEO estaldura Al2024 substratuaren gainean zuzenean aplikatuz, kanpoaldean jarri beharreko margo-geruzaren itsaspena bermatuko luke eta sistema osoak korrosioaren kontrako erresistentzia handia ziurtatu.

Kasu honetan, helburu zehatza zen lodieraz mikra gutxi zituen oxido-geruza bat garatzea, substratuaren gainean trinko samarra izango zena, eta kanpoaldean, aldiz, porotsua izango zena, korrosioaren kontra babesteko eta osagaiaren kanpoko margo-geruzarekiko itsaspena sustatzeko.

Horretarako, plasma bidezko hainbat elektro-oxidazio prozedura garatu ziren, lodiera eta porotasun desberdinak zituzten AI202 estaldurak sortzeko, eta lortutako estalduren portaera ebaluatu zen, protokolo aeronautikoek eskatutako entsegu estandarizatuen bitartez.

Azkenean, aluminio-oxidozko PEO estaldurak arrakastaz gainditu zituen ondorengo entsegu hauek, eta hegazkin-hego erreal baten parte batez osatutako erakusle batean aplikatu zen:

  • Aurre-tratamenduaren erresistentzia gatz-lainoen kontra
  • Erreja bidezko mozketa
  • Itsaspena zinta itsaskor bidez
  • Malgutasun-entsegua
  • Aurre-tratamenduaren eta inprimazioaren erresistentzia gatz-lainoen kontra
  • Ur destilatuan murgiltzearen kontrako erresistentzia
  • Korrosio filiformearen kontrako erresistentzia
  • Jariakin hidraulikoen eta olio lubrifikatzaileen kontrako erresistentzia
  • Trakzioarekiko itsaspena (PULL OFF TEST)
  • Hezetasunaren kontrako erresistentzia
  • Enbutizioa
  • Tolestearekiko malgutasuna
  • Urraduraren kontrako erresistentzia
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu