Tekniker

Haririk gabeko sentsore-sare multimodal autonomoa

Helburua

Energy Harvesting-aren bidez elikatzen den sentsore-sare bat garatzea, inguruneko datuak biltzeko.

Emaitzak

Sentsoreak eta eragingailuak garatzea, baita Energy Harvesting-aren teknologiekin bateragarria den kontsumo ultrabaxuko protokolo bat ere.

Haririk gabeko sentsore-sare multimodal autonomoa

TIBUCON proiektuaren (www.tibucon.eu) helburua da eraikin baten barruko sentsoreen bidez kontrolatzen diren puntuen kopurua handitzea, HVAC sistemaren kudeaketa energetikoa eraginkorragoa izan dadin. Horretarako, haririk gabeko eta autonomia handiko sentsoreak eta eragingailuak garatu beharra zegoen, ahal balitz erabili eta botatzeko baterien mende ez leudekeenak.

Horretarako, kontsumo ultrabaxuko sentsore-gailuak garatu ziren, baita kontsumo ultrabaxua duten eta dinamikoki moldagarriak diren komunikazio-protokoloak ere.

Amaitu ondoren, proiektuak erakutsi du kontrolatu daitekeela HVAC sistema bat sentsore-sareen bitartez. Gainera, sentsore-sarea gai da nagusiki eguzki-energiatik elikatuz funtzionatzeko.

Garapen hori domotikan eta eraginkortasun energetikoan aplikatzen da batik bat, baina erraz heda liteke beste edozein sektoretara.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu