Linux Txertaturako software-arloko ikertzaile baten bila gabiltza Teknikerren. Elkartu zaitez gurekin!

Data 05-10-2023 Tekniker Tags Lan-eskaintza .

Linux Txertaturako software-arloko lanposturako pertsona baten bila gabiltza. Baldintza hauek bete behar ditu: Informatikan, Telekomunikazioetan, Elektronikan edo antzekoetan Ingeniaritza, lidergo-teknologikoko ahalmena eta 5 eta 15 urte arteko esperientzia teknologikoki berritzaileak diren eta enpresei transferitu dakizkiekeen soluzioen garapenean.

Lanpostuaren erantzukizun nagusien artean honako hauek daude:

  • Elektronika txertatuko proiektu industrial eta europarren ikerketan eta zuzendaritzan parte hartzea, batez ere Linux Txertatua ingurunean
  • Planteamendu teknikoa eta proposamen industrialen eta europarren idazketa
  • Software txertatuaren diseinua eta garapena
  • Bezeroekiko harremanak eta elkarrizketak antolatzea

Lanpostua lortzeko baldintzak honako hauek dira:

  • Ezagutza-maila handia C eta C++ arloetan
  • Esperientzia izatea proiektuen zuzendaritzan eta bezeroekiko harremanen kudeaketan
  • Eskema elektronikoak interpretatzeko eta hardware plataformak abian jartzeko ezagutzak
  • Komunikazio-busei buruzko ezagutzak (SPI, i2C, Ethernet, etab.)

Ikerketa- eta garapen-esperientzia arlo hauetan:

  • Software txertatua (C/C++)
  • Linux txertatuko inguruneak
  • Sistema txertatuak, SOrekin edo SO gabe (bare-metal) Informazio gehiago

2023-ELE-InvSnr-Linux eskaintzari buruzko informazio gehiago izateko edo zure hautagaitza helarazteko, Tekniker-en weba erabil dezakezu.