Tekniker

Erreminta berrien garapena eta lan-parametroen optimizazioa, kromo-eduki handiko eta soldadurarik gabeko hodiak ebakitzeko

Helburua

Ebaketa-erreminten bizitza luzatzea, kromo-eduki handiko altzairuen ebaketa hobetzea, eta bibrazioak eta bizarrak murriztea.

Emaitzak

Erreminten bizitza % 300 baino gehiago luzatzea, ebaketa-geometria birdiseinatzea eta ebaketa-esfortzuak aurreikustea.

Erreminta berrien garapena eta lan-parametroen optimizazioa, kromo-eduki handiko eta soldadurarik gabeko hodiak ebakitzeko

Eskakizun zorrotzagoak betetzen dituzten hodien eskariak eta haiek ohiko fabrikazio-lerroetan erabiltzeak aurretik jakin ezin diren ondorioak eragiten ditu; adibidez, ekoizpen-geldialdiak, erremintak haustea, ekipoen desdoikuntza eta gainkostuak.

Horregatik, litekeena da orain arte balio zuten prozesuak baliozkoak ez izatea lehiakorragoa den merkatu berri batean.

Jardueraren helburu nagusia da zerraketa-prozesua optimizatzea.

Eragiketa hori hobetzeko, aldagai garrantzitsuenak aztertu behar dira; esaterako, materialen kalitatea, hodien tamaina, lan-parametroak eta erremintaren geometria eta kalitatea.

Jarduera honetan garatutako erreminta-diseinu berrien bidez, erreminten bizitza % 300 luzatu da higatzea eta haustea saihestuz, ebaketa-eremuan bizar gutxiago sortzen dira, eta bibrazioak minimizatu dira, ebaketa-esfortzuak aurreikusteari esker.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu