Erreka

Erreka taldea 1961. urtean sortutako enpresa kooperatiba da, hainbat sektoretan ibilbide luzea duena. Negozioetan, bilakaeraren oinarri gisa, berrikuntza eta garapena sustatzen ditu, eta horrek, gainera, askotariko produktu eta zerbitzuak eskaintzea ahalbidetu dio.

Taldeak hiru negozio-unitate ditu: fastening solutions, plastics eta sarbide automatikoak; modu nahiko autonomoan kudeatzen dira hirurak, eta gero eta presentzia handiagoa dute nazioarteko merkatuetan.

2020an, Erreka Tekniker-en erakunde kolaboratzaileen programara atxiki da I+G+B-ko proiektu bateratuak martxan jartzeko, prozesuen automatizazioari, kalitatea kontrolatzeko ikuskatze-sistemei, elektronika txertatuari eta makinek zein osagaiek beren bizi-ziklo osoan (diseinua, fabrikazioa, balidazioa, jarduketa eta mantentzea) duten portaerari lotuta.

Esteka