Erakunde Kolaboratzaileek 4.0 Industriari buruz eztabaidatuko dute IK4-TEKNIKERen

Data 03-02-2017 IK4-TEKNIKER Tags Jardunaldiak .

IK4-TEKNIKERek bigarren urtez elkartu ditu bere Erakunde Kolaboratzaileak, "Erakunde Kolaboratzaileen Egunean", beste gai batzuen artean, 4.0 Industriaz eztabaidatzeko.

IK4-TEKNIKERek gaur ospatuko du, ondoz ondoko bigarren urtez, "Erakunde Kolaboratzaileen Eguna".

IK4-TEKNIKERen 24 erakunde kolaboratzaileekin zentro teknologikoaren egungo eta etorkizuneko egoera partekatzeko ekimena da, bai eta berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten gaien inguruan eztabaidatzeko eta denboran egonkorra izango den lankidetza sustatzeko ekimena ere.

Jardunaldiaren egitaraua

IK4-TEKNIKERek 2016an egindako jarduerari eta 2017ko kudeaketa-planari buruzko aurkezpen batekin hasiko da eguna. Jarraian, IK4-TEKNIKERen plan estrategikoaren gainean eztabaidatuko da, 2020. urteari begira.

Aurten, berritasun gisara, "4.0 Industriaz" hitz egingo da; zein egoeratan dauden enpresak gaur egun, nora iritsi nahi duten eta zer-nolako erramintak eta teknologia erosi behar dituzten kontzeptu berri hori beren enpresetan ezartzeko eta abar.

Jardunaldia lunch batekin amaituko da, zentro teknologikoaren instalazioetan.

Zeintzuk dira IK4-TEKNIKERen Erakunde Kolaboratzaileak?