Tekniker

Erabili eta botatzeko kartutxo mikrojariakorren ekoizpenerako moldeen fabrikazioa

Helburua

Polimerozko kartutxo mikrojariakorrak, erabili eta botatzekoak, seriean ekoizteko moldeak beroko estanpazio eta isurketa bidez fabrikatzea.

Emaitzak

Ezaugarri mikrojariakorreko aluminiozko bi txerto fabrikatu dira, PMMA eta PDMSzko kartutxoak (erabili eta botatzekoak) ekoizteko.

Erabili eta botatzeko kartutxo mikrojariakorren ekoizpenerako moldeen fabrikazioa

Berehalako diagnostikoaren/autodiagnostikoaren —Point of Care (POC)— helburua da gaixotasunen diagnostikoa egiteko behar den denbora murriztea.

Gaur egungo teknologiekin, pazienteen laginak erreferentziako laborategi batera bidali behar dira. Ondorioz, gaixotasun bat dagoen ala ez erabakitzeko prozesua motela eta konplexua da.

Gainera, baliteke pazienteak hainbat aldiz joan behar izatea medikuarengana. Laborategiko protokoloak murrizteak abantaila asko erakutsi ditu ohiko metodoekin alderatuta, hala nola diagnostikoa egiteko denbora laburragoa, kostu txikiagoa, erreaktibo-bolumen txikiagoa, eramangarritasuna eta pazientearen erosotasuna.

Londresko Brunel Unibertsitateko Ingeniaritza Elektronikoa eta Informatikoa saila interesatuta dago pazienteak berak hartutako lagin bat zuzenean onartu eta gaixotasun espezifiko bati buruzko diagnostikoa, minutu batzuen eta ez egun batzuen buruan, emateko gai izango den gailu bat egitean, erabili eta botatzeko lagin-kartutxoetan oinarrituta. Hori kontuan hartuta, lehen urrats gisa proposatzen da moldeak fabrikatzea, erabili eta botatzekoak izango diren polimerozko kartutxo mikrojariakorrak seriean ekoizteko beroko estanpazioz (hot embossing) eta isurketaz (casting)

IK4-TEKNIKERek aluminiozko egitura mikrojariakorreko moldeak/txertoak mikrofresaketa bidez fabrikatzen kolaboratu du.

Bi txerto fabrikatu ziren: bata, PMMAzko kartutxoentzat, beroko estanpazio bidez, eta, bestea, PDMSzko kartutxoentzat, isurketa bidez, produktuari eta prozesuari buruzko zehaztapenei jarraituz.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu