Eibarko enpresa txiki eta ertainek berrikuntza txertatu dute

Helburua

Ekosistema ekintzaile eta berritzailea sortzea Eibarko enpresa sarean Hori da Eibarko Udalak bultzatuta eta Tekniker-ek bazkide teknologiko gisa aktiboki parte hartuta landu den Gertatu programaren helburu nagusia.

Emaitzak

Azterketa teknologikoak Eibarrren dauden 50 langile baino gutxiagoko enpresek erronkak errazago identifikatzeko, eta bultzada teknologiko horrekin lehiarako hobekuntza bat lortzen laguntzeko.

Eibarko enpresa txiki eta ertainek berrikuntza txertatu dute

Enpresek programa honen baitan Tekniker-ekin batera garatu dituzten proiektu nabarmenenak:

AIBE S.A.: Diseinuaren estandarizazioa

Lankidetzaren helburua izan da produktu lerroetako bat berrikustea –tresneria hidraulikoa– bere diseinu prozesua estandarizatuz hobekuntzak egiteko. Horren ondorioz, diseinuak azkarrago eta kostu txikiagoarekin egitea lortu da, fabrikazio eta muntaketa kostuak zuzenean hobetuta.

INDUSTRIAS PAMPO S.L.: Produkzio plantaren erabilgarritasuna areagotzea

"Tekniker-en laguntzari esker eta egindako analisi eta jarraipenari esker, tresnerien kodeketa eta materialaren barne fluxua hobetu ahal izan dira, eta CNC programen kontrola ziurtatu”, adierazi zuen Ander Ormaetxea Industrias Pampo enpresako gerenteak.

URKOTRONIK S.A.: Negozio ereduaren berrikuspena

"Tekniker-ekin elkarlanean arituta, sendotu ahal izango dugu Urkotroniken barruan abian jarri nahi dugun ekimen berri baten negozio ereduaren gainean egindako hasierako azterlana”, enpresaren iritziz.

NEURTEK S.A.: Zaintza teknologikoaren eta adimen lehiakorraren ezarpena

Proiektuaren garapenean finkatu egin dira Zaintza Teknologikorako eta Adimen Lehiakorrerako Sistema bat ezartzeko oinarriak, inguruko informazio garrantzitsua aztertu eta erabakiak hartzen laguntzeko.

CODESYNTAX S.L.: Zaintza teknologikoaren funtzioaren diagnostikoa eta proposamenak

"Tekniker-ekin batera egiten dugun lanari esker, CodeSyntaxen gure zaintza teknologikorako sistema hobetu dugu, izan ere, zaintza teknologikoa funtsezko zerbait da gurea moduko sektore hain aldakorrean, IKTen eta Internet aplikazioen munduan, alegia", adierazi zuen Eneko Astigarraga CodeSyntaxeko gerenteak.