Tekniker

Doitasun handiko makina baten garapena UNAMUNOrako

Helburua

Produkzio prozesua optimizatzea, denborei eta kostuei dagokienez.

Emaitzak

Ardatz aniztuneko tornu baten garapena, doitasunezko dekoletaje piezak egiteko.

Doitasun handiko makina baten garapena UNAMUNOrako

Teknologia eraldatu eta garatzea “Maxima 9-65” makina-erreminta modeloan aplikatzeko, hau da, doitasunezko dekoletaje piezak egiteko ardatz aniztuneko tornu bat, merkeago eta azkarrago produzitzea ahalbidetuko duen diseinu berritzailea, Unamuno enpresak komertzializatuta.

Garapen hori, berez, Unamunoren “Maxima 65” makina gamaren azken bilakaerari diseinu modular bat aplikatzean datza.  Diseinu berrian hainbat modelotan erabili daitezkeen pieza komunak erabiltzen dira, eta aurrerapen horrek kostuak behean mantentzen eta produkzio denborak hobetzen laguntzen du.

Gainera, “Maxima 9-65” makinak tresnen bizitza baliagarria kontrolatzeko sistema berritzaile bat dauka, kontrol zerbitzu batez eta makina funtzionamendua egon dadin beharrezkoak diren sentsoreez osatua, teknikarien kontrolik behar ez izateko. Horrez gain, modeloak sistema bat dauka bezeroaren telefono mugikorrera alarma seinaleak bidaltzeko, baita bideo kamera sistema bat ere, makinaren kontrola eraginkorragoa izateko.

“Maxima 9-65” makina IK4-TEKNIKERek eta Unamunok elkarrekin garatu dute, eta egokigailu hidraulikoak ekoizten espezializatuta dagoen britainiar enpresak erosi du, bere egokigailu hexagonalen produkzioa hobetzeko.

Etxe britaniarrak produkzio denbora azkarragoak lortzen ditu, eta horri esker, makinak ahalmen handiagoa izan eta hiru tresnarekin batera lan egin ahal izateaz gain, emaitza nabarmen hobeak lortzen ditu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu