"Tekniker Europako bost tribologia zentro onenen artean dago"

Data 23-03-2020 Tekniker

Teknikerreko ikertzaile eta International Tribology Council (ITC) erakundean (tribologiako nazioarteko erakundean) Espainiako ordezkari den Amaya Igartuari elkarrizketa egin diote Eibarko ´...eta kitto!´ aldizkarian.

Duela gutxi, International Tribology Council erakundeak Amaya Igartua doktorea izendatu zuen Espainia mailako presidenteorde. Igartua doktorea Tekniker-eko ikertzailea eta tribologian aditua da, eta elkarrizketa egin du Eibarko Euskara Elkarteak argitaratzen duen ´...eta kitto!´ aldizkarian.

Elkarrizketan, tribologia zer den azaldu du (materialen marruskadura eta higadura ikertzen dituen zientzia), izan ere, 28 urteko esperientzia du arlo horretan, eta bere ustez zientzia horrek "bizitzako arlo guztiak barneratzen ditu". Halaber, adierazi du ITC erakundearen izendapena "ohore handia dela, bizitza osoa baitarama zientzia horretan lanean".

Horrez gain, azpimarratu du Tekniker International Tribology Council erakundeko kide izendatu izanak duen garrantzia. Erakundeak azken bileran erabaki zuen zentro teknologikoa kide izendatzea. Horri eta Amaya Igartua doktorea Espainia mailako presidenteorde izendatu izanari esker, zentro teknologikoa mundu mailako erreferente bezala egonkortu da tribologiaren arloan.

Halaber, Teknikerrek 1982az geroztik tribologiaren arloan egin duen ekarpena ere islatzen du. Ibilbide hori lubrifikazioaren ikerketarekin hasi zen, gero estalduren garapena heldu zen, eta azkenik egungo egoerara heldu zen, hau da, tribologiako saiakuntza-bankuak garatzen ditu. Balantzea guztiz positiboa da, izan ere, egun "Teknikerrek 25 tribometro dauzka, eta horietako asko zentroak berak garatutakoak dira; horri esker, Tekniker "Europako bost tribologia zentro onenen artean dago, azpimarratu du Igartuak.

Besteak beste, bere bizitza profesionalean etorkizunera begira ikusten dituen erronka batzuk nabarmendu ditu, bai tribologiaren arloan bai nekazaritzako elikagaien sektorean duen erabileran. Zeren, dio, egun elikagaien %40 baino gehiago alferrik galtzen da. Adibidez, Igartuaren hitzetan, lehengai organiko naturalekin fabrikatutako ontzi adimendunei esker hobeto aprobetxatuko dira bai elikagaiak bai baliabideak, energia modu eraginkorragoan erabiliko dugu, elikagaien bizitza luzatuko dugu edo CO2 isuriak murriztuko ditugu. “Horiek dira gure gizarteak dituen erronketako batzuk”, dio Igartuak.

Laburbilduz, azpimarratu du "gure seme-alabei eta ilobei mundu hobea uztea dela erronka nagusia”. Hori lortzeko, bere ustez formakuntzak garrantzia handia du. "Ikasten joan behar dugu, belaunaldi berriek planteatzen dituzten erronka berriei modu arrazionalean erantzuteko", azaldu du.

PDF deskarga