Tekniker

Aerosorgailuen mantentze-lan prediktiboa

Helburua

Azpiegitura eolikoen funtzionamenduari buruzko informazioa biltzea, erabili bitartean haien jokaera aurreikustea eta hutsegiteen arriskua murriztea.

Emaitzak

SAM (Smart Asset Management) plataforma, Los Monteros-eko (Zaragoza) instalazio eolikoa monitorizatzeko.

Aerosorgailuen mantentze-lan prediktiboa

Azpiegitura eolikoen mantentze-lanak (bereziki, offshore instalazioetan) jarduera kritikoa dira, eta ezinbestekoak dira aerosorgailuek erabili bitartean izaten duten jokaera ezagutzeko, arazo edo matxura posibleak aurreikusteko eta, horrela, kostuak optimizatzeko eta gehieneko efizientzia lortzeko.

IK4-TEKNIKERek, ATTEN2 spin off-arekin batera, Los Monteros instalazio eolikoko aerosorgailu jakin batzuk monitorizatzen dituen irtenbide bat garatu du.

Eragiketarekin zerikusia daukaten seinaleak biltzeko, SCADA (Supervisory Control And Data Acquisition) sistemaren datuak hautatu dira; hala nola, haizearen abiadura, sorgailuaren abiadura, potentzia aktiboa, pitch angelua, biderkatzaileko olioaren tenperatura eta eragiketaren egoera. Gainera, biderkatzaileak monitorizatzeko, partikulen zenbaketa eta olioaren degradazioa neurtzen duten sentsoreak jarri dira.

Monitorizazioa egokia izan dadin, Fingerprint izeneko metodologia propioa erabili du konpainiak. Turbinen funtzionamenduaren analisiak eta sentsoreek ematen dituzten datuek, IK4-TEKNIKERen metodologiaz gain, denboran alderatu daitekeen informazioa eskaintzen dute.

Hala, biderkatzaileen egoera diagnostikatzea ahalbidetzen dute tresna hauek, bai eta egon litezkeen arazoak aurreikustea ahalbidetzen ere, aerosorgailuen erabilgarritasun-mailan eragiten duten ustekabeko etenaldiak murrizten dituzten bitartean.

Gainera, IK4-TEKNIKERena berarena den SAM plataforman (ingelesez, Smart Asset Management) integratzen da informazio hori guztia, informazioa prozesatu eta horren jarraipena egiteko, ekipoen errendimendua optimizatzeari eta beren bizitza baliagarria luzatzeari begira, eragiketaren kosteak murrizteaz gain.

Los Monteros instalazio eolikoan, IK4-TEKNIKERek SAM plataforma erabiltzen du, SCADA sistematik eta sentsore-saretik datorren informazioa azter dezan. Halaber, datuak prozesatzeko algoritmoen bidez, adimena txertatzen du, eta, hala, kudeaketa-kapazitateez hornitzen da ATTEN2, alarmak zerbitizatzeko eta horien jarraipena egiteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu