LUBMAT- IBERTRIB 2024 biltzarra

Data18-06-2024 - 20-06-2024 Data

Kursaal jauregia, Donostia

LUBMAT, IBERTRIB, lubrifikazio Industriala, mantentze industriala, tribologia, condition monitoring

LUBMAT biltzarra Tekniker eta Jost Institute for Tribotechnology (Erresuma Batua) erakundeen arteko ekimen komuna da. Biak konturatu ziren, lubrifikazio industrialaren eta higaduraren ikuspegi zientifikoa jorratzen zuten nazioarteko biltzar ugari zeuden arren, ez zegoela industriara bideratutako biltzar espezifikorik.

Horrela, LUBMAT, pixkanaka-pixkanaka, sektore honetako industriak produktuetan eta zerbitzuetan egindako azken aurrerapenak partekatzeko Europako ekitaldi giltzarria izatera iritsi da, ikuspegi akademikoa eta zientifikoa ahaztu gabe.

Aurten biltzarra ekainaren 18tik 20ra izango da Donostiako Kursaalean eta hiru gai nagusitan oinarrituko da: lubrifikatzaileak eta lubrifikazioaren kudeaketa; tribologia (IBERTRIBekin elkarlanean); eta 4.0 mantentzea eta condition monitoring.

2024ko edizioan, duela edizio batzuk antolakuntzarekin bat egin zuen Bureau Veritasez gain, Atten2 ere sartu da, eta horren ekarpenak, zalantzarik gabe, biltzarrarekiko interesa indartuko du industria-arloko parte-hartzaileen artean.

Erakusketa-gune bat ere izango da batzarrean, interesa duten enpresek standak jar ditzaten.

Era berean, IBERTRIB Espainia eta Portugalko Tribologian lan egiten duten ikertzaileak biltzen dituen bi urtean behin egiten den kongresua da, bi herrialdeen arteko kokapena txandakatuz.

Informazio gehiago izateko, sar zaitez LUBMAT-IBERTRIB 2024 biltzarraren webgunean.

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.