Knowit, Teknikerren adimen lehiakorreko plataforma, ULMA Handling Systems-en

Helburua

ULMA Handling Systemsek, erabakiak maila operatiboan zein estrategikoan hartzeari begira, merkatuko aurrerapenei buruzko informazioa eta logistikaren arloari lotutako garapen teknologikoak sistematikoki eta modu efizienteagoan kudeatzeko duen beharra.

Emaitzak

ULMA Handling Systems-ek erabaki estrategikoak har ditzan, Knowit Tekniker-en adimen lehiakorreko plataforma ezarri da, informazioa modu efizientean ustia dezan.

adimen lehiakorra, knowit, elkarlanezko adimen-plataforma, ULMA Handling Systems

ULMA Handling Systems-ek urteak zeramatzan adimen lehiakorra lantzen, baina enpresaren beharretarako egokienak ziren sistemak ezarri gabe.

Horren ondorioz, Tekniker Knowit elkarlanezko adimen-plataforma ezartzeko beharra ikusi zuten. Tekniker-ek garatu du oso-osorik, eta entzute aktiboko beharrei erantzutea ahalbidetzen du, enpresa-estrategiarako giltzarriak izaki behar horiek.

Tekniker-ekin elkarlanean, lehenengo fasearekin hasi zen proiektua. Bertan, xedeak, giza-taldea eta bete beharreko eginkizunak zehaztu ziren.

Bigarren fasean, berriz, informazio-beharren diagnostikoa egin zen. Lehengo fasean azaldutako xedeetan oinarritu ziren behar horiek. Puntu horretan, intereseko informazio-iturrien lehenengo zerrenda egin zen. Iturri horiek berrikusi eta baliozkotu egin ziren, plataformara iristen zen informazioaren kalitatea zein kopurua egokitzeko asmoz.

Azkenik, sistema bera eta prozesuan parte hartzen zuten rolak abiarazi ziren hirugarren fasean, erabaki estrategikoak hartzen lagunduko duen informazioa bilatzeko, hautemateko, aztertzeko eta komunikatzeko prozesu sistematikoa garatzen hasteari begira.

Proiektuak, Tekniker Knowit ezartzeaz eta abiarazteaz gain, ULMA Handling Systems-eko langile inplikatuak prestatu ditu prozesuan, erabakiak hartzeko gakoak emango dizkien adimen lehiakorreko barne-prozesua egin dezaten modu autonomoan.