Tekniker

Tribologia

Tribologia

IK4-TEKNIKERek interfaze edo lubrifikazio egokiarekin baldintza errealetan (adib. muturrekoak eta inguru kontrolatuak) eta haien bizi-zikloan zehar energia-gastu, soinu-inpaktu eta inguru-inpaktu txikia eraginda lan egiteko aukera ematen duten materialen diseinu tribologikoa eta materialen eta gainazalen ingeniaritza aztertzen ditu.  

Helburu nagusia da frikzio-mekanismoak, higadura mekanikoa, higadura kimikoa (korrosioa) eta higadura-korrosioaren sinergia eskala desberdinetan (nano-makro) eta horien simulazioa eta modelizazioa ezagutzea, laborategiko entseguen eta kalkulu matematikoen bitartez.  Ezagutza hori osagai errealekin kontaktuan dauden gainazalen bizi-kalitatea eta iraunkortasuna areagotzeko aplikatu nahi da, inguruarekiko bateragarritasuna eta elkarrekintza-mota aztertuz.

Sistema mekaniko ia guztietan, funtzionamendua zuzena izateko, sistemaren parte mugikorrek frikzio- eta higadura-maila (mekanikoa edo kimikoa) egokiak eduki behar dituzte. Higadura-fenomenoak (adib. urradura, itsaspena, gainazal azpiko nekea (pitting), higadura-korrosioa, nekea-korrosioa, erosioa) osagai mekanikoetan diseinu tribologikoa behar bezala kontuan hartu ez izanaren ondorio zuzenak dira.

Horregatik, IK4-TEKNIKERek hauen tribologia ikertzen du:

  • Lubrifikatzaile aurreratuak (adib. likido ionikoak, biodegradagarriak)
  • Material metalikoak eta osagaiak (adib. errodamenduak, junturak, engranajeak, segmentuak, motor-atorrak)
  • Material polimerikoen tribologia (adib. junturak, elastomeroak, polimeroak, konpositeak, lurzoruak…)
  • Biotribologia
  • Funtzio anitzeko portaera behar duten ehunkien eta oinetakoen tribologia (adib. urraduraren kontrako erresistentzia eta mikrobioen kontrako portaera)

Materialen eta lubrifikatzaileen frikzioaren, higaduraren eta higadura-korrosioaren propietateak karakterizatzeko, arauaren araberako entseguak egin daitezke eta dauden ekipoak egokitu ere bai, problematika zehatzetara doitutako konfigurazioak egiteko edo bezeroen beharren araberako entsegu-banku berriak garatzeko. Ekipamendu hau osagaien higadura aztertzeko ekipo gehigarriekin (adib. mikroskopio konfokalak edo ekortze-mikroskopio elektronikoak) eta lubrifikatzaileen analisi-laborategi batekin osatzen da.

Erlazionaturiko edukiak

Sektore industrialak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu