Tekniker

Pertsonaren eta makinaren arteko interakzioa

Pertsonaren eta makinaren arteko interakzioa

Pertsonaren eta makinaren arteko interakzioak pertsonen eta makinen arteko komunikaziorako mekanismo naturalak sortzea du xede. Garatzen diren teknologien helburua da ahalik eta komunikazio intuitiboena eta naturalena lortzea eta makinarekiko interakzio artifiziala saihestea, hala erabilgarritasuna hobetzen baita.

IK4-TEKNIKERen, batez ere robotikaren esparruan landu da pertsonaren eta makinaren arteko interakzioa, zenbait teknologia erabiliz; izan ere, uste dugu komunikazio naturala direla bai gorputz-komunikazioa edo -adierazpena, bai ahozko hizkuntza (alegia, ahotsa eta keinuak).

Informazioa ez da hitzekin bakarrik helarazten; gorputz-mugimenduekin, posturekin, begiradekin, gorputz-tentsioarekin, esertzeko moduarekin, ibilerarekin eta abarrekin ere helarazten da. Beraz, zenbait alderditatik ekin behar zaio pertsona-makina interakzio naturalari.

Hala, IK4-TEKNIKERek alderdi hauek ikertzen ditu nagusiki:

  • Ahozko hizkuntza: eremu horretan, hizkuntza naturala prozesatzeko teknologiak eta komunikazioa hobetzeko teknologia semantikoak uztartuz egiten da lan nagusiki. Garapen horiek robotikaren arloan aplikatzen dira, besteak beste; hala, robota gai da modu naturalean emandako aginduak prozesatzeko, eta, arrazoiketa-sistemaren bidez, interpretatu egiten ditu eta erantzun egokia ematen die.
  • Gorputz-adierazpena, postura aztertuz: erabiltzailearen posturak eta mugimenduak aztertzen dira ; adibidez, jantzi sentsorizatuak edo ikusmen-teknikak erabiliz.

Pertsonen egoera emozionala identifikatzeko arloan ere egiten dira ikerketak, garrantzitsua baita alderdi hori kontuan hartzea pertsona-makina interakzio askotan.

Erlazionaturiko edukiak

Sektore industrialak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu