Paletizazio anitzerako robot manipulatzailea

Helburua

Robot manipulatzaile bat diseinatzea, logistikaren sektorean neurri desberdineko fardelak paletizatu ahal izateko, 6 segundoko maiztasunez fardeleko.

Emaitzak

Lehen prototipoaren ondoren, sei robot eraiki eta instalatu dira bezeroaren etxean.

Paletizazio anitzerako robot manipulatzailea

ULMA Handling Systemsek robot bat eskatu zuen, fardelak paletizatu ahal izateko, aurrez definitutako mosaiko baten arabera (aldakorra), logistikaren sektorearen barruan, batez ere azalera handietan banaketak egiteko.

Bideragarritasun azterlan bat egin zen, eta Ulmak azterlana onartu eta gero, lehen prototipoa diseinatu eta eraiki zen, baita abian jarri ere. Behin baliozkotuta, optimizatu eta Eroskiren instalazio berrietan instalatu da. 

Robot berria gai da fardel bat erabat automatikoki paletizatzeko (txikiena 100x100x100 neurrikoa eta handiena 600x400x400 neurrikoa), sei segundoan behin.