Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2013-05-14
  • Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko ikasle bat, estatuko talentu onena doitasun-ingeniaritzan

2013-05-14

Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko ikasle bat, estatuko talentu onena doitasun-ingeniaritzan

Lehiaketa Euspenek sustatu du, Doitasun Ingeniaritzaren eta Nanoteknologiaren Europako Elkarteak, zeinetako kide baita IK4-TEKNIKER

Compartir:

Euspen

Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko ikasle Endika Pérezek irabazi du Euspen Challenge 2013 doitasun-ingeniaritzako talentuen nazioarteko lehiaketaren estatu mailako fasea. Lehiaketa Euspenek sustatu du, Doitasun Ingeniaritzaren eta Nanoteknologiaren Europako Elkarteak. Hain zuzen, elkarte horretako kide da IK4-TEKNIKER, eta elkarlanean aritu da Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Ingeniaritza Mekanikoaren Sailarekin estatu mailako fasea antolatzen. Lehiaketaren helburua izan da etorkizunean Europan doitasun-ingeniaritzako sektorea zuzenduko duten talentuak bilatzea.

Lehiaketako finala maiatzaren 10ean egin zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Bi finalistek, Endika Pérezek eta Nagore Barrenak, doitasun nanometrikoko koordenatu bidez neurtzeko makina baten funtzionamendua azaldu zuten 10 minutuko ahozko aurkezpen batean, eta, ondoren, epaimahaiak egindako galderei erantzun behar izan zieten. Endika Pérez izan da irabazlea, baina biek hartuko dute parte nazioarteko finalean. Azken finala Copenhaguen (Danimarka) jokatuko da, uztailaren 2tik 4ra.

Doitasun-ingeniaritza doitasuneko fabrikazio-prozesuetarako, metrologiako sistema, tresna eta tekniken garapenerako, eta doitasuneko mikroingeniaritzako eta nanoingeniaritzako azken belaunaldiko materialak diseinatzeko erabiltzen da. Nanoteknologia, berriz, zientzia aplikatuen barruko esparrua da. Materia atomo- eta molekula-eskalan kontrolatu eta manipulatuz, soluzio berritzaileak eta eraginkorragoak ekarriko ditu hainbat eremutan, hala nola automozioan, aeronautikan, biomedikuntzan, elektronikan eta energia berriztagarrietan, balio erantsi handiko eremuak guztiak ere.

Iñaki Goenaga kalea, 5 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 / 943.25.69.00 · Fax: 943.20.27.57