Beroa biltegira dezaketen material isolatzaile berriak eraikuntzan aplikatzeko

Helburua

Beroa biltegira dezaketen material isolatzaile berriak.

Emaitzak

Fase-aldaketa (PCM) jasan duten eta matrize inorganikoetan eutsita dauden materialak garatzea, tenperatura baxuetan beroa biltegiratzeko.

Beroa biltegira dezaketen material isolatzaile berriak eraikuntzan aplikatzeko

NanoPCM proiektuaren helburu orokorra da beroa biltegira dezaketen material isolatzaile berriak eskalan ekoiztea, ezartzea eta erakustea, eraikuntzan aplikatzeko.

Fase-aldaketa (PCM) jasan duten eta matrize inorganikoetan eutsi diren materialak erabiliz, material isolatzaileek beroa biltegiratzeko gaitasuna izatea eta errendimendua hobetzea lortu da.  

Alde batetik, fase-aldaketa jasan duten materialak euskarri inorganiko porotsuetan txertatu dira (komertzialak eta proiektu honetan Sol-Gel teknologiaren bidez garatutakoak), eta, beste aldetik, emultsioa eta Sol-Gel teknologia  konbinatuz kapsulatu dira, fase-aldaketa jasan duten materialez beteta dauden silizezko mikrokapsulak sortzeko, in-situ kapsulazio-prozesu batean.

Amaitzeko, lortutako konpositeak poliuretanozko apar zurrunetan barreiatu dira, haien ezaugarri termikoak inguru errealean aztertu eta eraikuntza-material gisa balioztatzeko.

Material horien energia metatzeko gaitasuna ohiko materialen bikoitza da gutxi gorabehera, aztertutako erosotasun-tenperaturaren tartean.