Webinarra: Teknologia robotiko gaitzaileak: Arlo medikoa eta asistentziala

Data18-09-2024 - 18-09-2024 Data

Linean | 12:30etik - 13:00etara | 30 minutu

Tekniker Sharing Events, webinarra, robotika, osasuna, makina-robot elkarrekintza

Iban Arriola
Teknologia Transferentziarako kudeatzailea

Gizarteak gero eta gehiago eskatzen du pertsona-makina interakzioa. "Harremanetan" bide paraleloak jarraitu dituzten bi "mundu", baina hainbat esparrutan pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko elkar ulertu behar dutenak.

Teknikerrek teknologia robotiko gaitzaileak garatzen ditu, pertsona-makina interakzio naturala ahalbidetzen dutenak ahotsaren, begiradaren, keinuen edo gorputz-mugimendu eta jarreren bidez, besteak beste, funtsezko hiru alderdi kontuan hartuta: pertsonalizazioa, etengabeko elkarrizketaren ulermena eta elkarrizketak hasteko eta erabakiak nola hartzen diren ulertzeko gaitasuna (esplikagarritasuna).

Teknologia horien helburua pertsonen eta makinen arteko komunikazioa ahalik eta intuitiboena eta naturalena izatea lortzea da, elkarreragin artifiziala saihestuz eta, horrela, erabilgarritasuna hobetuz.

Webinar honek pertsona ardatz duten teknologia robotikoak aurkeztuko ditu (human centered), osasun-profesionalen eta zaintzaileen lan-baldintzak hobetzen laguntzeko.

Izena eman hemen

Tekniker izango da izena ematean jakinarazten dizkiguzun datuen arduraduna; Logmein enpresaren (Kalifornia, AEB) GoToWebinar aplikazioaren bitartez kudeatuko dira, eta soilik helburu horrekin erabiliko dira, datuak babesteko akordio baten ezarritakoarekin bat; horren bitartez, datuen babesari buruzko Europako araudia (GDPR) betetzen dela ziurtatuko da.

 

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.