Webinarra: Produktuen bizitza zabalduz birziklapena arintzeko

Data26-06-2024 - 26-06-2024 Data

Linean | 12:30etik - 13:00etara | 30 minutu

Tekniker Sharing Events, webinarra, Birziklapena, bizitza baliagarria, jasangarritasuna

Jon Ander Sarasua
Jasangarritasuneko eta Zirkulartasun Industrialeko koordinatzailea

Birziklatzea funtsezko estrategia da ekonomia zirkularrarentzat, baina ekonomiaren eta energiaren ikuspegitik, estrategiarik garestiena da. Beharrezkoa da baztertzen ditugun produktuen bolumena murriztea, eta, horretarako, aukera bat haien bizitza baliagarria zabaltzea da, biltzeko, konpontzeko, zaharberritzeko, birmanufakturatzeko eta birmoldatzeko diseinuaren eta tekniken bidez.

Webinar honek egungo eta gorabidean dauden teknologietan jartzen du arreta. Teknologia horiek estrategiak ezartzea errazten dute, adibidez, produktu bat konpontzea berria erostea baino errentagarriagoa izan dadin.

Izena eman hemen

Tekniker izango da izena ematean jakinarazten dizkiguzun datuen arduraduna; Logmein enpresaren (Kalifornia, AEB) GoToWebinar aplikazioaren bitartez kudeatuko dira, eta soilik helburu horrekin erabiliko dira, datuak babesteko akordio baten ezarritakoarekin bat; horren bitartez, datuen babesari buruzko Europako araudia (GDPR) betetzen dela ziurtatuko da.

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.