Webinarra: Nola hobetu roboten eta gizakien arteko noranzko biko komunikazioa, erabiltzailean oinarritutako aplikazioak garatzeko

Data11-12-2024 - 11-12-2024 Data

Linean | 12:30etik - 13:00etara | 30 minutu

Tekniker Sharing Events, webinarra, gizaki-robot elkarrekintza, adimen artifiziala

Ane San Martin
Sistema Autonomo Adimendunen ikertzailea

Gizakien eta roboten arteko elkarrekintzaren alderdi garrantzitsuenetako bat bi norabideko komunikazioa da. Komunikazio hori sustatzeko, errealitate areagotua bezalako teknologiek egoerari eta inguruneari buruzko kontzientzia ematen diete erabiltzaileei. Bestalde, robotari adimen artifiziala emanez, pertsonen egoera identifikatzeko eta, ondorioz, behar denean haietara egokitzeko gai diren sistemak lor daitezke.

Webinar honetan aztertuko da teknologia horiek nola bat egin dezaketen erabiltzailearengan zentratuago dauden aplikazioak sortzeko (human centered), pertsonen eta roboten arteko interakzio eraginkorragoa eta pertsonalizatuagoa sustatuz.

Izena eman hemen

Tekniker izango da izena ematean jakinarazten dizkiguzun datuen arduraduna; Logmein enpresaren (Kalifornia, AEB) GoToWebinar aplikazioaren bitartez kudeatuko dira, eta soilik helburu horrekin erabiliko dira, datuak babesteko akordio baten ezarritakoarekin bat; horren bitartez, datuen babesari buruzko Europako araudia (GDPR) betetzen dela ziurtatuko da.

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.